LACTURALE EKIMENA

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-08-08 11:08
3

Hainbat esne-ekoizlek sortu eta egoitza Arakilgo Etxeberrin duen Lacturale enpresak bere burua ezagutarazte bidean oihartzun mediatikoa izan duen urratsa burutu du bere izena Osasuna futbol taldearen kamisetan txertatuz.Futbola masa fenomenoa izanik,ezagutaraztearekin bat beraien web-gunea ikusteko sarrerak ere biderkatuko zaizkie ziurrenik...Eta orain dator kasua: Baserritar batzuen ekimen eredugarri gisa aurkezten dutenak euskara baztertuz osoki espainolez du bere web-gunea ( www.lacturale.com ). Zergaitiaz galdetuz interpelatzea proposatzen dugu:

"Kaixo,

Zuen web-gunea euskaraz ikustea ezinezkoa dela dirudi.Arazoren bat duzue edo gure hizkuntza baztertu izana da arazoa?Zuen dekalogoan beti erantzuteko konpromisoa agertzen duzuenez arazoa konpontzeko neurriak hartuko dituzuelakoan,azalpenaren zain,milesker erantzuteagatik."

Kopiatu eta bidali info@lacturale.com helbidera.

Alberto Silva

Alberto Silva 2012-08-10 10:05 #1

Kaixo!

Erdaraz soilik dauden web orriak salatzeko badaukazue formulario edo erremintaren bat? Adibidez, gaur http://www.theloaf.es/ topatu dut, Donostia 2016ko laguntza duen proiektua, eta hara non espainolez eta ingelesez bakarrik dagoen. Eta noski, zeorzer egin beharko genuke hori aldatzeko, ezta?

Mila esker!

EUSKARAZ OSTIA!

EUSKARAZ OSTIA! 2012-08-11 09:42 #2

Mila esker zuri Alberto!Euskara baztertzea ezaugarri amankomuntzat izan arren eragileen bestelako ezaugarritzea kontuan hartuz,batzuetan horren arabera egokitzen ditugu mezuak.Baina beti adierazi dugu bidaltzea proposatzen dugun testua aukera gisa planteatzen dugula,euskaltzale bakoitzak eragile baztertzailea berak egokien deritzon testuarekin ere interpela dezakeela,garrantzitsuena ERAGITEA izanik.Azken aldian "ironia" puntu batekin "arazoaren" inguruko galdera erabiltzen ari gara interpelazioetan,baina halako erreminta orokorrik ez dugu.

Salatu eta interpelatzea proposatzen duzun eragile horri dagokionez, blog hau horrelakoak proposatzeko ere tresna bat denez berehala abiatuko dugu zuzenki-ekimen bat.

EUSKARAZ OSTIA!

EUSKARAZ OSTIA! 2012-08-14 10:36 #3

Hau da Lacturaleko marketin arduradunak emandako erantzuna:

"Mezua eskertzen dugu,hobetzen laguntzen gaituzue.
Gure web-gunea oraindik erderaz bakarrik ikus daiteke,lanean ari gara euskararazteko.Espero dugu lehen bait lehen arazo hau saiestea."
Ea ba horrela den...adi jarraituko dugu eta AURRERA!

Utzi iruzkina: