Kirolean zuzenki:TXIRRINDULARITZA-EKIMENA
Beraien web orrietan euskara baztertzen duten hiru eragile esanguratsu interpelatzeko proposamena:
-Arabako Txirrindularitza Federazioaren web-orria euskara baztertuz espainol hutsezkoa da: www.faciclismo.com
-Bilboko Txirrindulari Elkartearen weba ere espainolez besterik ezin da irakurri: www.scbilbaina.com
-Burunda Txirrindulari Klubaren web-orria ere berdin,gure hizkuntza baztertuz osoki gazteleraz: www.clubciclistaburunda.com
Honako testua helaraztea planteatzen dugu:
"Kaixo,
Zuen web-orria bisitatu eta ez dago bertako idatziak euskaraz irakurtzeko modurik.Arazoren bat duzue edo gure hizkuntza baztertu izana da arazoa?Milesker erantzuteagatik eta ea lehenbailehen euskaraz irakurtzerik dagoen!"
Kopiatu eta bidali info@faciclismo.com , correo@scbilbaina.com eta info@clubciclistaburunda.com helbideetara.
Iruzkinak
ibai 2012-07-16 22:58 #1
Aupa,

gauzatxo bat bakarrik. Ez da web-orria, webgunea da. Webguneak web-orri askorekin osatzen dira. Ez bazabiltza orri bakar bati buruz (eta hau oso gutxitan gertatzen da) webgune erabili behar da. Web-orriarena espainoletik sartu zaigun zerbait da, "página web" esateko ohitura baitute han (hau ere gaizki egon arren). Website -> Sitio web -> Webgune.
Liburu bati "orrialde" deitzea bezala da, gutxi gora-behera.

Animo ta segi horrela!

EUSKARAZ OSTIA! 2012-07-18 10:32 #2

Arrazoi duzu Ibai,beraz kontuan hartuko dugu.Milesker ekarpenagatik eta animo euskaltzale guztiok!Goazen aurrera!

Utzi iruzkina: