Kirolean zuzenki:RUGBY-EKIMENA
Hilabete honen hasieran Euskal Herriko I.Rugby Kopa jokatu zuten bi taldeek euskara baztertua dute beraien webguneetan. Baita Nafarroako Rugby Federazioak ere.
Miarritzeko BO (www.bo-pb.com) frantses hutsez! Baionako AB (www.abrugby.fr) ere frantsesez! Nafarroako Federazioa (www.fnrugby.com) espainolez!
Hiruak galdera bidez interpelatzea proposatzen dugu:
"Agur!Zuen webgunean EUSKARA baztertua duzue.Zergatik? Zergatik ez duzue gure hizkuntza erabiltzen? Mila esker erantzuteagatik."
Kopiatu eta bidali redaction@bo-pb.com , comunication@abrugby.fr eta info@fnrugby.com helbideetara.
Iruzkinak
Inigo 2012-08-20 14:40 #1
Baionako e-posta eta Nafarroako Federakuntzarena okerrak dira.
Baionakoa hau da ona: communication@ABrugby.fr
Nafarrarroako Federakuntzarena ez dakit.

EUSKARAZ OSTIA! 2012-08-20 16:50 #2
Baionako kasuan horrela da bai,milesker Inigo!Beraz helbide egokia comunication@ABrugby.fr da. Nafarroako Federazioaren kasuan,beraiek eskaintzen dutena info@fnrugby.com dela berretsi dezakegu eta momentuz ez dugu besterik.

EUSKARAZ OSTIA! 2012-08-20 16:58 #3
Inigok aipatu eta webgunean horrela agertzen dela egiaztaturiko helbide horretara mezuak igortzea ere ezinezkoa dela dirudi,beraz esandakoa,besterik topatu ezean WEBGUNEETATIK SAIATZEKO AUKERA GOGORARAZTEN DUGU.

Utzi iruzkina: