Idiazabal gazta:emaniko hitza gogoraraztera!

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-10-02 14:13
2

Idiazabal gaztaren jatorri izendapenaren 25.urteurrena ospatu zuten atzo.Baina atzo,eta baita gaur ere, oraindik beraien interneteko gazta-denda euskara baztertuz osoki espainolez izaten jarraitzen dute euskaratuko zutela erantzun bazuten ere.Abagunea baliatzea planteatzen dugu beraz,webgune horren euskalduntze beharra berriz zuzenki helarazteko.Guk mezu hau bidali diegu (info@doidiazabal.com eta info@quesoidiazabal.com helbideetara):

"Kaixo: Denbora joan da interneteko denda-webgunea (quesoidiazabal.com) euskaratuko zenutela adierazi zenutenetik,baina oraindik osoki espainolez duzue.Jatorri izendapenaren 25.urteurrena ospatzen ari zareten honetan batzuk gogoan dugu gure hizkuntzarekiko bazterketa hori eta berriro webgunearen euskalduntzea gauzatzea galdegiteko idazten dizuegu."

Maialen

Maialen 2012-10-03 13:30 #1

Hemen gaur Julio Sotok Berrian idatzi duen iritzi artikulu interesgarria:
http://paperekoa.berria.info/iritzia/2012-10-03/005/003/etxe_huts.htm

EUSKARAZ OSTIA!

EUSKARAZ OSTIA! 2012-10-03 16:12 #2

Oso interesgarria eta gomendagarria bai,mila esker Maialen!

Mamiari helduz,hizkuntzarekiko mespretxua salatzeaz gain hizkuntza  baztertuz gero gerta daitekeena azaltzearen balioa du. Ziurrenik Euskal Herria - Herrialde Katalanak konparaketa bidez azpimarratu nahi du hori,baina horretan funtsezkoak diren bi aldagai ez dituela behar bezala kontuan hartzen esan daiteke.Batetik, herrien borrokaren indarra erabakigarria dela bai kasu batean eta bai bestean "etxea eskuratzeko" eta han ere oraindik bide hori burutu gabea dutela. Bestetik lurraldetasunarena, berak aipatzen duen katalanen etxea, gaur egun espainiar erkidego autonomiko bat denera mugatzen ari baitira. Eredu hori gurean eredutzat hartuz gero, Soto bera nafarra izateagatik etxetik kanpo gera liteke!

Bi funtsezko aldagai horiek aipaturik, iritzi trukea libre...TA AHAZTU GABE, IDIAZABAL EKIMENAREN SEGIDA HONETAN PARTE HARTZERA!

Utzi iruzkina: