Gure Hitz galduen bila

euskarapoesia 1456132556391 Lehengaia euskara | 2006-02-03 03:10
4

Euskaraz maiz erabili diren, luze erabili diren, baina orain, arrazoi ezberdinak medio galtzear dauden hitzen bilduma egiten saiatzen ari naiz. Andoni Egañari entzun diot zerrenda honetan, bilduma berezi honetan kokatuko dudan lehen hitza:

ERLAKISTANA ( berak horrela idatzi du): Ipurdian ateratzen zen grano mota bat omen da.

Solasturi

Solasturi 2006-02-16 12:45 #1

Kaixo, Iker (nirean idatzi duzun erantzunaren bidez jakin dut izena). Hitz galduen bila, beraz. Niri agian bururatuko zait bakarren bat tarteka, eta esango dizut.

Gaurkoa, ez da hain zuzen hitz galdua, baina bai idatziz ia inon ikusten ez dena: aznahi. Osaera gardena du guztiz ('gura'ren ordez 'nahi'), hizkera batzuetan horixa besterik ez da erabiltzen (nik dakidala, Malerreka, Bortziriak eta Baztan osoan, gutxienez, besterik ez da esaten), eta hala ere idatziz ez da gaur egun ia inon ikusten.

Ekarpen handiagoak egiteko esperantzan gelditzen naiz. Eskerrik asko gonbitagatik eta bisitagatik.

Patxi

asier

asier 2006-02-17 12:44 #2

Berba galduak bizibarritzen? Zoragarri Iker! Gustora jasoko dittut.

Erlekistena, Eibar inguruan, behitzat, ez da ipurdiko zeozer;
gorputzeko edozein  lekutan agertu leike. Erderaz "divieso" edo
holako zeozer litzake.

Erlakistena, erlekistena, erlakestena...

Batuan, erlakaiztena dala uste dot.

2006-03-23 09:04 #3

Erromar(e)a, Arratian.Lat(e)a ohikoagoa, zeozer esategaitik, ze, gaur egun non dauz langa sareak?Galdua honezkero

2006-03-23 14:31 #4

Parkatu!

Erantzun lekua nahasteagaitik!

Utzi iruzkina: