A zer Enbajada!
Mahona
Mahomaren i nguruko karikaturak direla eta ikaragarriak entzun eta ikusi ditugu.Mahomaren sinestunak eroak daude, edozer gauza egiteko gai dira eta halako tontakeria bategatik enbajadak erretzen hasten dira.
Enbajak erretzearen errua, hala ere, ez du inork, inon egindako karikatura. Ez da Danimarkako egunkari bateko kolaboratzaile baten eskutan hasi enbajadak erre dituen sua.
Atzerago begiratu behar da, eta zenbatu Iraken erahilak izan diren pertsonen kopurua, zenbatu Afganistanen erahiliak. Pentsatu Frantzian hainbeste denbora ez dela izandako iskanbila, Parisen gertaturiko suteak eta Frantziako auto kopuruaren jaitsiera.
Gogoratu Madriden trenak lehertu zituztenean, nori begiratzen zion munduak azalpen eske eta estalita doan emakumeari edo azalez beltzarana eta zantzu arabiarrak dauzkan gizonari nola begiratzen genien guk.Guztiei.
Beharbada, aspertuta daude Estatu Batuekin eta Mendebaldeko europarekin eta pazientziaren marra gurutzatzeko arrazoi anitz eman zaizkie.
Hala ere, komunikabideek eroak, eta oldarkorrak direla esango digute eta ez dagoela horrela jarri beharrik marrazki batzuen ondorioz iradoki.Ez dezagun bada, sinestu, ez dezagun burua esaten diguten sinesteko prestatu, saia gaitezen pentsatzen, gogoeta egiten eta azkenaldian (ez azken hilabetetan, atzerago joan) gertaturikoen arrazoiak aurkitzen.
Azkenik, otoi, ez ditzagun guztiak zaku berean sartu, enbajada erre duenak izen abizen bat izango du, eta hori ez da Islamista edo musulman,ez,ez,ez,ez.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: