Leizarraga Taldea

No profile photo Euskara Erkide Batua | 2007-01-03 01:31
7

Blog honetan mintzakide dugun Gilenek ondoko mezua helarazi digu:

Aupa lagunak,

Leizarraga Taldea sortu da in Yahoo! Groups, Leizarragari buruzko kontuak ihardukitzeko, eta bereziki presentean burutzen (hartu hitz hau Euskaltzaindiak onartzen ez duen adieran) ari naizen Testamentu Berriaren egokitzapena EEBra' komentatzeko, gorabehera eta arazoen berri emateko, nahiz zalantzak agertzeko. Egokitzapena luze joko du, segurki, eta beraz uste dut izango dela talde horretan zer konta denboratxo batez. Eta hori da dena, inor interesaturik badago, eman
diezaiola begiratu bat, eta berdin Testamentu berriaren EEBko versioari:

http://groups.yahoo.com/group/leizarraga

eta

http://leizarraga.wikispaces.com/

EEB: Euskara Batuaren evoluzio bat den euskara berria, oinarritzen baita garai guztietako euskal idazleen euskara aldaera guztietan.
Lexikoan eta joskeran Batua baino dezente askeagoa da, eta morfologian zehatzagoa. Ezinezkoa litzateke Leizarragaren obra gaurko euskara batera egokitzea Euskara Batua valiaturik, textu osoaren egitura aldatu eta hiztegiaren parte important bat baztertu gabe. EEBarekin, berriz, uste dugu guztiz posible dela. Euskara molde honi buruzko informazio gehiago aurkituko duzu hemen:

http://euskara.wikispaces.com/

eta

http://www.blogak.com/euskara/

Mesedez, bidal iezaiozu mezu hau kontu honetan interesaturik egon litekeen edonori.

Ondo segi.

Gilen

Kristina

Kristina 2007-01-03 10:00 #1

Gileni galdetu nahiko nioke ea "ni bezalako norbait" Leizarragaren talde horretan onartzerik duen edo ez. Aturriko euskara biltzen eta aztertzen nabil, eta niri neuri interesgarria iruditzen zait -nago honetara zertxobait "beharturik" nagoela-; jadanik agertu ditut EEB honekin ditudan desadostasun batzuk...baina ikasteari inoiz uzten ez diodanez, eta gainera, filologoa naizen aldetik, gai honetaz iritziren bat izatea baitezpadakotzat jotzen dudanez, ondo deritzot talde horretan zer plazaratuko den ezagutzeari. Zer deritzozu?

Kristina.

Josu Lavin

Josu Lavin 2007-01-03 10:36 #2

Leizarraga Taldean subskribitzeko aski da mezu huts bat igortzea helbide honetara:

leizarraga-subscribe@yahoogroups.com

"Zu bezalako guztiak" beti dira edonon ongietorriak.

Baiki

Kristina

Kristina 2007-01-03 16:19 #3

Ados, orduan, jadanik izena eman dut, baina hala ere, Gilenek zer uste duen jakin nahiko nuke, bera baita ekimenaren sortzailea.

Kristina.

Josu Lavin

Josu Lavin 2007-01-03 16:56 #4

Kristina,

Axola ez bazaizu erantzun bat idatz dezazunean idatz ezazu zure izena, horrela ez dut neuk egin beharko.

Gilenek esana du ezen:

"bidal iezaiozu mezu hau kontu honetan interesaturik egon litekeen edonori."

Hala ere, neuk ere haren erantzuna itxaroten dut.

Gauza bat esan beharra daukat: Gilen Mejuto adiskidearen gatik izan ez balitz, blog hau ez litzateke sortu.

Adeitsuki

Kristina.

Kristina. 2007-01-03 19:46 #5

Orduan, bejondeiola berari ere, topagune interesgarri honengatik!

Kristina.

Gilen

Gilen 2007-01-04 12:39 #6

Kristina,

Otoi, bat egizu Leizarraga Taldearekin eta, nahi baduzu, Leizarraga wikispazioarekin ere. Ziur nago pilo bat ikasiko duguna euskararen gainean eta, hein batean, Josu hobeto ulertzera iritsiko garena ;)

Gilen

Kristina.

Kristina. 2007-01-04 13:41 #7

Leizarraga taldean jadanik izena eta mezua utzi ditut, bestean momentuz ez. Pozten naiz ondo iruditzen bazaizue, agian ekarpen apalak baino ez ditut eginen, baina hurbiletik jarraituko zaituztet! Milesker!

Kristina.

Utzi iruzkina: