Imperativoa

No profile photo Euskara Erkide Batua | 2006-12-29 00:04
2

IMPERATIVOAri AGINTERA deitzen zaio Euskaltzaindiaren Euskara Batuan, zeina baita truko bat, trikimailu abil, iaio eta trebe bat INPERATIBO idatzi behar ez izateko.

Imperativoa relazio zuzena dauka subjunktivoarekin, zeren haren bidez eskatzen, erregutzen edo agintzen baita ezen egingarri edo faktible den zerbait egin dadila real.

Kompara dezagun etor zaitez imperativoa subjunktivoko forma hauekin:

etor zaitezen

etor zaitezela

etor bazaitez

etor baitzaitez

etor zaitezke (= posiblea da etor zaitezen)

Ikusi ahal denez adizki berbera da.

Hirugarren personetan BE-/B- aurrizkia agertzen zaigu, baina haien ordez beti erabili ahal dira subjunktivoko forma valiokideak.

etor bedi = etor dadila

etor bitez = etor daitezela

Aditz trinkoek, adibidez JOAN aditza, Imperativoan forma trinkoak dituzte:

noan

zoaz

bihoa = doala

goazen

zoazte

bihoaz = doazela

baina gaur egun gero eta gehiago erabiltzen dira *EDIN eta *EZAN aditzen bidez eratutako imperativoak:

joan nadin

joan zaitez

joan bedi = joan dadila

joan gaitezen

joan zaitezte

joan bitez = joan daitezela

gilen

gilen 2007-01-02 16:34 #1

NOALA eta JOAN NADILA ere erabil al daitezke imperativorako?

Bestalde, uste dudanez, hirugarren personako imperativoa aditz trinko batetik' errazki sor daiteke B- aurrizkiaren bidez.

BIHOA zuk paratu duzunarekin batera:

BIZ, B(I)U, BEKAR, BETOR, BIO (eman biezaio?)...

Baina ez dakit tradizioan noraino iritsi diren honelakoak usatzen, eta zilegi zaigunetz paradigma luzatzen ibiltzea: BERAMA, BEBIL, BIRAKI, BIRAU...

Josu Lavin

Josu Lavin 2007-01-02 19:06 #2

Bai, JOAN NADILA bezala NOALA ere erabili ahal dira imperativoan.

BIZ = IZAN BEDI
BIZAIO = IZAN BEKIO
BIHOA = JOAN BEDI
BIHOAKIGU = JOAN BEKIGU
BU/BIU = UKAN BEZA
BEKAR = EKAR BEZA
BETOR = ETOR BEDI
BIO = UKAN BIEZAIO
BERAMA = ERAMAN BEZA
BEBIL = IBIL BEDI
BIRAKI = IRAKIN BEZA
BIRAU = IRAUN BEZA
BERAMAKIZUE = ERAMAN BIEZAZUE

+ analogiaz sor litezkeen guztiak.

Bestalde:

EUZU = UKAN EZAZU
EUZUE = UKAN EZAZUE
ZAREN = IZAN ZAITEZ
ZARETEN = IZAN ZAITEZTE
etc.

EEBk onartzen ditu erabili diren guztiak eta etorkizunean erabil ditzagunak, zeren alde eta aldi orotako euskara baita.
OHARRA: "Aldi orotako" horren barruan iraganaldia, orainaldia eta geroaldia dautza.

Utzi iruzkina: