Alfabetoa
Euskara Erkide Batuan 26 letrako alfabeto latino internazionala erabiltzen dugu:
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z
OHARRAK:
1)
Aurrekoen artean ez da ñ agertzen, zeren ez baitugu letra independentetzat jotzen eta ahal dela ez dugu erabiltzen. Portugesez ã eta õ erabiltzen direnarren, hauek ez dute letra kategoria hartzen.
2)
qua, que, qui eta quo silaba bakarrean ahoskatzen dira: /kwa/, /kwe/, /kwi/ eta /kwo/, hau da, kua, kue, kui eta kuo ez bezala, zeinak ahoskatzen baitira bi silabatan: /ku-a/, /ku-e/, /ku-i/ eta /ku-o/
Ahateek ez dute kua kua egiten, baizik eta qua qua.
Adibidez:
konsequentzia /kon-se-kwen-tzi-a/
questio /kwes-ti-o/
quadrilla /kwa-dri-lla/
3)
V letra VITAMINA, VIDEO eta VIRUS bezalako hitzetan erabiltzen da non soinu labiodentala baitauka frantses, angles, portuges edo italianoz bezala. Iparraldeko euskaldunek ere honela ahoskatzen dute.
Letra honen izena UVE edota VE da.
4)
W letraren izena UVE BIKOITZA edota WE da. Bigarren hau oso praktikoa da:
www.blogak.com we we we blogak puntu kom
5)
B eta P aurrean M agertu ahal da: IMPORTANTZIA, KOMBINATU, etc. zeren Mz ahoskatzen baitira. LANBIDE, KANPORA, e.a., ordea, Nrekin idazten ditugu horrela ahoskatzen ditugulako.
Iruzkinak
Erramun Gerrikagoitia 2006-12-27 18:17 #1
Izkiriatu da ze "alfabeto internazionala erabiltzen dugu" baina hobe dateke izkiriatzea honako leku batean "alfabeto latino internazionala erabiltzen dugu".

Ni gogoratzen naiz nola galdetu zidaten Kypron ea euskara zein alphabetotan izkiriatzen da, erantzun nien latinoan, alphabeto latinoan. Gero alphabeto hontan ba dira variante ttipi batzuk non markatzen dira batzutan hizkuntza bakoitzeko letra espezifiko proprioak nola gaztelaniaz ñ edo seinu diakritikodun letra batzuk nola an zenbait hizkuntza skandinavo edo hizkuntza slavo polakoan eta beste.

Hortakoz ba ondo dago markatzea alphabeto latino international, ez soil alphabeto latinoa.

Josu Lavin 2006-12-27 19:09 #2

Zuzendurik dut zeuk proposatu bezala.

Aitzina pika lauetan!

Santi 2006-12-28 00:57 #3
Gau on:

Lan didaktiko interesgarria, nahiz guzti-guztiarekin bat ez natorren. Adibidez, puntu honetan: esango nuke 'kanpora' ere /kampora/ ahoskatzen dugula. Eta, are gehiago, orobat gertatzen dela 'esan behar' /esambe(h)ar/, 'bazen behin' /bazembe(h)in/, 'goazen ba' /gwazemba/ eta abarrekin.

Bosgarren puntuan diozu:

B eta P aurrean M agertu ahal da: IMPORTANTZIA, KOMBINATU, etc.

Zer datza etc horren atzean? Latinetiko hitzak?

Josu Lavin 2006-12-28 01:48 #4

Kaixo Santi,

Mila esker zure komentarioengatik.

Normala da guzti-guztiarekin bat ez etortzea. Hauxe berau da nik Euskaltzaindiaren Euskara Batuarekin daukadan problema: guzti-guztiarekin bat ez natorrela.

etc horren atzean MB edo MP duten hitz internazional guztiak dautza.

Neuk idatzi dut:

"LANBIDE, KANPORA, e.a., ordea, Nrekin idazten ditugu horrela ahoskatzen ditugulako."

Beharbada "horrela ahoskatzen ditudalako" idatzi behar izan nuke, baina ez naiz ni, esan didatelako, horrela ahoskatzen duen bakarra.

Santi 2006-12-28 14:08 #5
Mila esker zure azalpenagatik. Hala ere, zalantza batzuk baditut oraindik. Esate baterako:

'denbora' ere /deNbora/ ahoskatzen duzu(e)? Hala bada, ez da fonologikoki bitxia' nazioarteko beste hizkuntza askotan gorde den 'm'-a desagertu izana?

Bestalde, berriz diot: ziur zaude(te) ez duzu(e)la 'gizon bat' /gizoMbat/ ahoskatzen?

Leizarragak berak --zuk ongi dakizun bezala :-)--, besteak beste, 'guiçombat' idazten zuen. Soilik inguruko hizkuntzetako ortografia-arauak betetzearren idazten zuen horrela? Edo, ahoskatu ere, /gizombat/ ahoskatzen zuelako?
Josu Lavin 2006-12-28 15:17 #6

Kaixo Santi,

Oso dira eskertzekoak zure aportazioak.

Esaten duzu:

"'denbora' ere /deNbora/ ahoskatzen duzu(e)? Hala bada, ez da fonologikoki bitxia' nazioarteko beste hizkuntza askotan gorde den 'm'-a desagertu izana?"

Duda gabe, oso bitxia da. Neuk nahita /deNbora/ ahoskatzen dut, baina pozarren /deMbora/ ahoskatzen has ninteke, baldin eta hitz hori DEMBORA idatz baledi.

Gero diozu:

"Bestalde, berriz diot: ziur zaude(te) ez duzu(e)la 'gizon bat' /gizoMbat/ ahoskatzen?"

Neuk ez daukat dudarik /gizoNbat/ ahoskatzen dut.

eta amaitzeko ba diostazu ezen:

"Leizarragak berak --zuk ongi dakizun bezala :-)--, besteak beste, 'guiçombat' idazten zuen. Soilik inguruko hizkuntzetako ortografia-arauak betetzearren idazten zuen horrela? Edo, ahoskatu ere, /gizombat/ ahoskatzen zuelako? "

Neuk zinez diotsut ezen iruditzen zaidala ezen Leizarragak /gizombat/ ahoskatzen zuela eta agian /gizomat/.

Adeitsuki

Josu Lavin

Kristina 2007-01-02 20:43 #7

Ni ez nago ados 2,4,5 erabakiekin (3.a gustu kontua da, agian), uste dudalako oso deserosoak direla. "ñ"-az momentuz ez dut iritzirik.

"V"-ren euskal ahoskera "B"-ren ahoskera bera da, eta ez jatorrizko hizkuntzan daukana; nire uste apalean, Iparraldeko euskaldunek -agian ez da oso zehatza izendapen hau-sortzen duten soinua ez da euskararena, baizik eta, zuzenean, erdararena, ezta? Nik neuk, "les vitamines" baina "bitaminak" entzuten dut. Hala ere, egia da "v" soinu horrek joko fonetiko-fonologikoa ematen duela hainbatetan (sandhi-etan, adibidez)...Fonetiko-fonologikoki oso interesgarria da "v" hau, eta ez bakarrik euskararen esparruan, baina pentsatzen dut badakizuela honetaz aski. Galdera bat: euskarak hartuko balitu, adibidez, bokal sudurkaridun mailegu asko, zer egin beharko genuke? EEB-n zenbat fonema erabili beharko lirateke?

Norbaiti entzun diot -ez dut gogoan nori- "NP" esaten zela, eta ez "MP", hots, ez dakit lexikoki edota fonetiko-fonologikoki, baina, zenbait testuingurutan, ez zela erabat betetzen ahoskera-eredu hori. Memoria eta artikulazio-ariketak egiten nabil, eta ez zaizkit, bada, "lanpetuta", "gizonbat" horiekin zalantzak etorri! Ez al dago lotuta hau guztia ebakeraren abiadurarekin?

Kristina.

Kristina 2007-01-02 20:47 #8

Ez dakit zer iritziko diozuen, baina "labiodentala" esateko euskarak hitz hoberik baduela iruditzen zait. Nahita honela adierazten al da EEB-n?

Kristina.

Josu Lavin 2007-01-02 22:58 #9

Labiodentala esateko' ezpain-horzkari esan ahal dugu.

Niko Etxarten amak berak /vitamina/ahoskatzen du euskaraz ari denean.

Nola ahoskatzen duzu zuk "driver" hitza informatika alorrean erabiltzen dena?

EEBn posible izango da VIDEO nahiz BIDEO ahoska eta idaztea. Horrela nor bere lekuan jartzen da.

Benetako problema besterik da: Ni personalki BIDEO ahoska eta idaztera obligatu nahi naute, noiz eta neuk VIDEO idatzi eta ahoskatu nahi baitut.

KOADRILLA esaten dutenek KOADRILLA idaztea daukate, baina nik QUADRILLA ahoskatzen dut eta ahoskatu bezala idatzi nahi dut. KUADRILLA eta QUADRILLAren ahoskera ez litzateke berdina euskaraz:

KUA: /ku-a/

QUA: /kwa/

Kristina 2007-01-03 09:42 #10

Niko Etxarten kontu horrek ez du esan nahi hitz horren ahoskera euskal sistema fonetiko-fonologikoan fonema denik. Euskaraz hitz egiten du, baina nahiz eta "v"-z ahoskatu ez da euskal hitza. Teleberrian "Zapatero" gaztelaniazko moldean ahoskatzeko ohitura dute, baina hori ez omen da euskal soinua; hau ere hartu behar al genuke, zure ustez? Izan ere, nik uste dut soinu hau pixkanaka-pixkanaka sartzen ari dela, zenbait hitzetan. Galdetzen duzunaz, nik draiber/driber/draiver" ahoskatzen dut, kasuan kasu, azkena, soilik ingelesez ari naizenean. Nik uste dut aipatzen dituzun arauak hitzez-hitz begiratzekoak direla, eta ez erabat orokortu beharrekoak.

Kristina.

Josu Lavin 2007-01-03 10:33 #11

Vitamina, virus eta video, adibidez, ez dira "euskal" hitzak, nahiz eta Bitamina, birus eta bideo mozorropean estali.

Vitamina, virus eta video moduko hitzak verba internazionalak dira software eta driver, esate baterako, nazioarteko eleak diren bezala.

Hitz internazionaletan ahoskera internazionalena atxiki beharra ikusten dut nik eta hala jokatzen.

Zeuk esango didazu nola egokitu behar diren SOFTWARE eta DRIVER hitzak euskal sistema fonetiko-fonologikoan onartuak izan daitezen.

Zertarako ikasi behar du Niko Etxarten amak (hau da Euskal Herri kontinentaleko euskaldunek) vitamina hitza /bitamiña/ ahoskatzen?

Zein mesede egiten dio Euskal Herri kontinentaleko ikasle bati /bideo/ ahoskatzeak eta BIDEO idazteak?

Dena dela, EEBn posiblea da hitz horiek B-rekin idaztea. Problema, aipatua dizudan bezala, Euskaltzaindiaren Euskara Batuan dago non debekatuta dagoen hitz horiek V-z idaztea.

Hauxe da arrazoietarik bat zeinarengatik EEB sortua den.

ZAPATERO erdaraz bezala ahoskatzea oso egokia da eta hala egin ohi dugu anglesezko eta frantsesezko deiturekin ere. Ala Shakespeare "euskal" erara ahoskatu behar al dugu?

Ez dakit zergatik justifikatu behar naizen ni (v dela eta) prozesu hitza gaztelaniazko ce soinu ez internazionalaz ahoskatzen duenaren aurrean?

Esaten duzunez' oso zabalduta dago ahoskera berri hau gaztelaniatiko hitzetan.

EEBn prozesua hitza gaztelaniazko ce soinuaz ahoskatzea oso itsusia da, baina ez dugu horregatik inor urkamendira eramango. Simpleki esango diogu ez dezala egin ridikuluarena.

Adeitsuki

Kristina 2007-01-03 12:48 #12

Eztabaida interesgarria, baina ez naiz kapaz idazteko; hona, labur:

1. Hitz internazionaletan, badira berriagoak, eta sartuagoak; azken hauek ("bitamina" gisakoek) "eskubide" gehixeago lukete euskararen idatzizko eta ahozko jokabideetara inguratzeko, "software" baino.

2. Ez naiz inor Euskaltzaindiaren Ahoskera zerbitzuko profesionalen ahotan mintzatzeko; apalki, pentsatzen dut "driver" euskal testuinguruan "draiber/driber", eta testuinguru internazionalean "draiver" ahoskatu beharko litzatekeela, baina azken honetan, "draiber" esaten badugu, agian ulertuko digutenez, aukeran utz liteke.

3- Nik ez dut pentsatzen Niko Etxarten amari EB-k ezer irakatsi nahi dionik. Eta aipatzen dituzun ikasleen auzian ere, berriro ere muturrera joan zarela iruditzen zait.

4- "Zapatero" eta "Shakespeare" hitzak ere oso gauza bi dira, bigarrena lehena baino internazionalagoa da-eta. Gogoan izanen dituzu, beharbada, Unamuno eta Menendez Pidalen inguruko pasadizoak.

5- Hitzez-hitzezko eta testuinguruzko ezberdinketak beharrezkoak direla iruditzen zait, eta ez arau "irensleak". Izan ere, ez da erraza, Espainiako RAE-k ere sekulakoak entzuten baititu, beharbada ezagutuko duzue "güiski, biski, whiskey" eta abarren kontua. Berriki, adibidez, onartu dute "pósit", azentu eta guzti, "bungaló" eta abar, EEB-n, nola dira?

6- Bada zerbait kuriosoa: Guggenheim-a Bilboratu baino lehen, "gugenaim/gugenhaim" ahoskatzen genuen -alemana piska bat dakigunok ahoskera "fintzen" genuen-, eta hain xuxen ere, honelaxe egiten zen Teleberrietan (eta kalean!) museoaren hastapeneko garaian. Gerora, auskalo zer dela-eta, "guggenheim/guggenjein" esaten hasi zen -nik uste dut gaztelaniaren eraginagatik-.

[lana ematen didazue, e?]

Kristina.

Josu Lavin 2007-01-03 13:20 #13

Kaixo Kristina,

KRISTINA: 1. Hitz internazionaletan, badira berriagoak, eta sartuagoak; azken hauek ("bitamina" gisakoek) "eskubide" gehixeago lukete euskararen idatzizko eta ahozko jokabideetara inguratzeko, "software" baino.

LAVIN: Bai, erabiltzaileak berak erabaki behar du, baina inola ere ez Euskaltzaindia deritzon erakundeak.

KRISTINA: 2. Ez naiz inor Euskaltzaindiaren Ahoskera zerbitzuko profesionalen ahotan mintzatzeko; apalki, pentsatzen dut "driver" euskal testuinguruan "draiber/driber", eta testuinguru internazionalean "draiver" ahoskatu beharko litzatekeela, baina azken honetan, "draiber" esaten badugu, agian ulertuko digutenez, aukeran utz liteke.

LAVIN: Euskaltzaindikoek ikasi behar lukete aurrenik, ez baitute oraino ikasi, zer diren hitz internazionalak.

KRISTINA: 3- Nik ez dut pentsatzen Niko Etxarten amari EB-k ezer irakatsi nahi dionik. Eta aipatzen dituzun ikasleen auzian ere, berriro ere muturrera joan zarela iruditzen zait.

LAVIN: Ez. Neu aspalditik eskola maisua naiz eta badakit ezen gure ikasleei gauzak erraztu behar zaizkiela eta ez idiotaki komplikarazi. BIDEO idazteak kalte besterik ez digu ekartzen euskaldunoi, kalte eta inferioritate komplexua. Neure semeek rugbya praktikatzen dute... Zeuk badakizu zer litzatekeen haien kirol-elastikoetan GETXO RUGBY TALDEA agertu beharrean GETXO ERRUGBI TALDEA agertzen balitz!!! Errugbi? Hori al da euskal ahoskera? Eta tarteko -g- hori nola ahoskatu behar da? Euskaltzaindiak imposatu nahi digun ERRUGBI hitza simpleki inexistentea da euskaran!!!

KRISTINA: "Zapatero" eta "Shakespeare" hitzak ere oso gauza bi dira, bigarrena lehena baino internazionalagoa da-eta. Gogoan izanen dituzu, beharbada, Unamuno eta Menendez Pidalen inguruko pasadizoak.

LAVIN: Biak dira arrotzak. Zoritzarrez bigarrena lehena bainoago.

KRISTINA: 5- Hitzez-hitzezko eta testuinguruzko ezberdinketak beharrezkoak direla iruditzen zait, eta ez arau "irensleak". Izan ere, ez da erraza, Espainiako RAE-k ere sekulakoak entzuten baititu, beharbada ezagutuko duzue "güiski, biski, whiskey" eta abarren kontua. Berriki, adibidez, onartu dute "pósit", azentu eta guzti, "bungaló" eta abar, EEB-n, nola dira?

LAVIN: Et et et! Geu ez gara idiotak!

KRISTINA: 6- Bada zerbait kuriosoa: Guggenheim-a Bilboratu baino lehen, "gugenaim/gugenhaim" ahoskatzen genuen -alemana piska bat dakigunok ahoskera "fintzen" genuen-, eta hain xuxen ere, honelaxe egiten zen Teleberrietan (eta kalean!) museoaren hastapeneko garaian. Gerora, auskalo zer dela-eta, "guggenheim/guggenjein" esaten hasi zen -nik uste dut gaztelaniaren eraginagatik-.

LAVIN: Gaztelania edo espainola deitzen den dialekto romanikoak eragin gehiegi dauka Euskaltzaindiaren Euskara Batuan, eta "errebotez" Euskara Erkide Batuan ere, zeren Euskaltzaindiarena gurearen erabilera konkretu bat baita.

Adibidez, Euskara Batuan PROIEKTU idazten da, zeren gaztelaniaz PROYECTO baita. Gaztelaniaz PROJECTO (con jota española) balitz Euskara Batuan PROJEKTU litzateke.

Euskara Erkide Batuan PROJEKTU forma internazionala erabiltzen dugu.

Neuk erdara erkide batuan (sic) PROJECTO idazten dut eta /pro-jek-to/ ahoskatzen.

Adeitsuki

Josu Lavin

Kristina. 2007-01-03 17:19 #14

Oso interesgarria, eztabaida, baina ez dut denborarik, ene ikerlanari emana naiz...

Adibide ona. Esanen dizut "rugby" hitza beti-beti frantsesen gisan ahoskatzen dutela lagun batzuek, eta nahiz eta hitz horren aldera deklinatua edota esaldiren batean txertaturik emateko eskatu, aldaera frantsesa eman didate. Erabakia hartzea ez da honen erraza, bistan da EEB-az gogoeta sakonak egin dituzula, eta agian hitz zehatz honetan bat nentorke zurekin, baina ez dakit...eskubaloia gehiago gustatzen zait-eta! (barrea)

[Galdera bat: eta non ematen dituzu EEB-ko eskolak? Aipatzen dituzun ikasleek, zer diote EEB-az? Ez al dute hemen iritzirik bota behar?]

Kristina.

Josu Lavin 2007-01-03 17:32 #15

Kaixo Kristina,

Etengabe neure emazteak eta seme guztiek ordenagailua kentzen badidate ere, beti ateratzen dut tarteñoren bat hemen erantzuteko.

Neu tutorea naiz Portugaleteko Gabriel Celaya Herri Ikastetxean. Lehen Hezkuntzako 5. mailako 14 ikasle ditut D ereduan. Ordu gehienak haiekin iragaten ditut, nahiz eta ikastetxeko ikasketa burua ere naizen.

EEB-z mintzatzen naiz, betiere egin dudan bezala.

Gazteak dira nire ikasleak. 10 urteko neska-mutilak.

Guztira (ikasleek eta neuk) ia bi mendetako experientzia daukagu:

(14 x 10) + 46 = 186

Experientzia handia, baina eskarmentu gutxi, nonbait ere.

Adeitsuki

Josu Lavin

Kristina. 2007-01-03 18:11 #16

186 urte! Ez da, ez marka txarra zeuena! Bejondeizuela! 10 urteko neska-mutikoak izan arren, aurki hasiko zaizkizu ordenadoretan beren kasa ibiltzen! Ene lehengusuaren semeak ere haurtzaindegian horiek ikasten omen zituela-eta esan zigun bere amak. Belaunaldi gazteenak hirueledunak izanen dira, baina zeure laguntzari esker baita laueledunak ere!

Kristina.

Santi 2007-01-04 11:36 #17

Errugbia dela-eta:

Kristina bat dator (hala ulertu dut, behintzat) Josurekin, zeren baitio:

Adibide ona. Esanen dizut "rugby" hitza beti-beti frantsesen gisan ahoskatzen dutela lagun batzuek.

Bada, ni ez nator bat. Errugbiak tradizio luzea du Iparralde horretan, eta aspaldikoa da, beraz, euskal forma, hots, 'errugbia'. Kristina: 'rugby' beti-beti frantses erara ahoskatzen duten lagun horiek gazteak dira, ez? Galdetu diozu zaharragoa (45-50 urtetik gora) den inori? Nola ahoskatzen du kirol horren izena, esate baterako, Niko Etxarten amak? Edo Niko Etxartek berak?

[Urte berri on, bidenabar]

Gilen 2007-01-04 12:33 #18
V:

Ezin ukatuzkoa da gero eta hitz gehiago sartzen ari direla 'v'-z idatzirik euskara batura. Badateke urte batzuk barru haien kopuru esanguratsua egotea, eta orduan egoera kurios batean aurkituko gara: euskara batuak 'b'-z ezarri ditu euskara idatziaren historiaren zati luzeenean 'v'-z idatzi izan diren hitzak, eta une batetik aurrera mailegu berriak bere horretan hartzen hasi da, 'v'-z. Nola explikatu behar da jarrera hau? Ez al da logikoagoa nazioarteko mailegu guztietan (salbuespenak salbuespen) letra hori uztea? Eta behin 'v'-rekiko hitzak onarturik, hain burugabea litzateke hiztunak hots hori ahoskatzeko aukera ukan lezala? Euskaldunen parte batentzat ez litzateke batere zaila. Gainera, espainola soilik den J velarea erabiltzen eta onartzen bada, zergatik ez nazioartekoa den fonema bat?

MB eta MP:

Egia esan, puntu honetan ez nago oso seguru, adituren baten iritzia falta baitut (aditu sinesgarri bat, inondik). Baliteke euskarak N beti bilakatzea M, baita hitzetik kanpo ere, B edo P aurrean denean. Badakit euskal literaturan batzuek "gizombat" modukoak idatzi dituztela. Baina euskarazko lehen liburu imprimatua hartu eta hau aurkitzen dut:

Maileguak bi eretara ematen dira:

- dembora/denbora, complitu/conplitu, imprimitu, compaynia/conpaynia, contemplatu, trompeta, campora/canpora, tenpestate, conplacitu, sinple, enplegatu.

Euskal hitzak beti modu batean:

- hanbat, nonbait, valinba, beçanbat, cenbait, honbat (= on bat), ceynbayt, çucenbidia.

Nola interpreta daiteke hori?

Amaitzeko, Euskaltzaindiak bere arau batean esaten digu euskal alfabetoaren letren izenak zeintzuk diren. Izen hauek, salbuespen batekin, espainol alfabetokoen berdinak dira. Zergatik? Iparraldekoek ere usatu behar al dituzte izen horiek? Ez al dira frantsesarenak aski egoki eta on? Nire ikuspuntutik, hau dugu Euskaltzaindiak ezinago txarto egin dituen gauzen adbide argi bat. Konparazio baterako, 'Uve' izena espainola da, Espainako espainola, zeren Latin Amerikan ez baita horrela esaten. Katalanek ere ez dute horrela esaten. Eta guk? Baina, orduan, nola erabaki euskal letren izenak? Niretzat modu erraz, koherent, bidezko eta duin bat dago: analogia. B bada 'be', D bada 'de', G bada 'ge', etab. orduan V izan daiteke 've' (beste arrazoi bat /v/ fonema onartzeko euskaraz), eta W 'we', J 'je', etab.

Galdera bat egin nahi dizuet: zuen ustez nola ahoskatu behar genuke euskaraz 'heavy' hitza?

Kristina. 2007-01-04 13:36 #19

Horregatik nioen eskubaloia gehiago maite nuela (barrea)! Iparraldean naizenean faltan botatzen dut.

Santi: ez, ez dira denak gazteak, badira "errugbi" ahoskatzen duten gazteak ere; aipatzen nituen euskaraz mintzatzeko usadio falta duten euskaldun adindu zenbait. Nolanahi ere den, sakonago aztertu beharreko kontua dela iruditzen zait. Ez dut esan Josurekin ados nagoenik, ezta kontrakoa ere...

Gilen: oso interesgarria ekartzen duzuna, taxuzko erantzuna ematen goiz osoa egonen nintzateke, hobeki mugitzen naiz ahozkoetan. Ea arratsalde honetan. Nik "jebi/hebi" diot, nik uste...

Kristina.

Josu Lavin 2007-01-04 21:52 #20

ERRUGBI & RUGBY

Santi,

ERRUGBI hitza erabiltzen duten horiek nola ahoskatzen dute tarteko -G- hori?

Hemen Bizkaian G hori espainolezko J bezala. Beraz, ERRUJBI da egiatan erabiltzen dutena, ezta?

Euskara Erkide Batuan RUGBY hitza RUGBY da, baina norbaitek ERRUGBI ahoskatzen badu honela idaztea dauka.

Haratago joango naiz:

GEOLOGIA hitza GEOLOGIA idazten da Euskara Erkide Batuan, baina JEOLOJIA ahoskatzen dutenek horrela idaztea daukate, nahi izan badezate.

Tolerantzia eta Libertatea!

bx 2007-01-05 16:10 #21

benetan normala iruditzen zaizue bakoitzak nahi bezala idaztea?

beraz nik "etxea nijoa lan pille in ber det ta" ahoskatzen badut, horrela idatzi behar nuke?

bx 2007-01-05 16:15 #22
eta ez J /x/ ez da espainolarena soilik, gipuzkoan erabiltzen delako onartzen da ahoskera hori (ez ordea maila jasoan) eta V /v/ ordea ez da inongo euskalkitan ahoskatzen, txorakeria litzateke fonema hori onartzea (idazkera eta ahoskera bi kontu ezberdin dira)
bx 2007-01-05 16:22 #23

ñ fonema ez da oso emankorra egia da, esan nahi dut, normalean i ondorengo n bat besterik ez dela (baina, -raino...) baina badira hitz zenbait ñ-z hasten direnak (ñimiño, ñaño, ñu...) esangura adierazkorrekoak dira, ezpairik gabe, baina beharrezkoak, beraz, ñ onartu beharko litzateke, bai EEB-an baita edozein euskara motan ere.

NP,NB <> MP,MB

baina baina, zein astakeria mota da LANBIDE horrela ahoskatzen dugula?? KANPORA ere??? jode, jode... barka baina hemen bada norbait fonetika eta fonologiaz hutsaren hurrengoa baino ez dakiena... zuk horrela ahoskatzen baduzu zeure arazoa da, behar bada logopedara jo beharko zenuke... edo pedante hutsa zara, baina ez da hori EEB

bx 2007-01-05 16:24 #24
ez ditzagun nahas literatura eta transkripzio fonetikoak...
Kristina. 2007-01-05 17:28 #25

bx:

ez duzu esaten nori zuzenduak diren hitzok "zu" esaten duzunean, badaezpada, niri dagokidanez (ez dut denborarik, ikerketari emana naizelako), gutxienik esango dut "MP" eta "MB" ahoskatzen ditudala. Dagoeneko adierazi dut ez natorrela bat EEB-rekin. Nitaz ari ez bazara, barkatu.

Kristina.

Josu Lavin 2007-01-05 18:43 #26

Kaixo BX jaun/andrea,

Neuk beti neure egiazko izen-deituren pean idazten dut nonnahi ere den. Honek berebiziko gastu batzuk ditu zeintzu zeuk ezin imagina baititzakezu.

Niri ez zait “normala” iruditzen bakoitzak nahi bezala idatz dezala. Baina norbaitek

"etxea nijoa lan pille in ber det ta"

ahoskatzen duen bezala idatzi nahi badu, neuk ez dut deus ere esango. Interneteko foro eta blog askotan horretara idazten da eta inork ere ez du fitsik esaten portaera horren kontra.

Bestalde, ez litzateke hainbesteko abismoa egon beharko ahozko eta idatzizko hizkuntzaren artean.

Ahoz zilegi dena’ ez dakit zergatik ez den zilegi izan beharko idatzizkoan! Ze diferentzia dago, bada?

V /v/ Euskal Herri kontinentalean zeharo zabalduta dago hitz internazionaletan. Eta nahiz eta inork ere ahoskatzen ez balu ere, onartzekoa litzateke nazioarteko hitz horietan.

Euskara Erkide Batuan Ñ grafema onartzen dugu, baina ez diogu letra independentearen valioa eman nahi, gogoak ez digulako ematen. Ñdun hitzak N azpian alfabetizatuko ditugu eta kitto.

Zer esan nahi duzu? LANBIDE hitza /lambide/ ahoskatzen duzula? Nik ez nuke inolako problemarik beti ere M-z idazteko hitz guzti horiek: importantzia, kampora, lambide, e.a. Zeu bat zatoz ideia honekin, ala?

Zergatik idazten dira, bada, NB eta NP bestela ahoskatzen badira?

Eta IMMIGRANTE bi M-z ahoskatzen al duzu? Neuk bai.

Adeitsuki

Josu Lavin

Josu Lavin 2007-01-05 19:10 #27

Kaixo Kristina,

Eta esaten duzun bezala baldin bada:

"gutxienik esango dut "MP" eta "MB" ahoskatzen ditudala."

zergatik ez dugu betiere MP eta MB idazten hasten?

Eta geroxeago dioskuzu:

"Dagoeneko adierazi dut ez natorrela bat EEB-rekin."

Ez zatozela bat zertan? Ezertan ere ez?

Ez da posible! Ezin liteke!

Euzu bihotz on eta lot lanari gogotik!

Josu Lavin

Kristina. 2007-01-05 21:00 #28

Agian gaizki ulertu dizut, Josu, zure "Euzu bihotz on eta lot lanari gogotik!" hau; adierazi nahi nuena zera izan da: nik neuk, EB-ren alde egiten dudala, baina EEB-a jakinmina sortarazten didala, ez dut sakon ezagutzen, eta beraz har ezazu ene iritzia ezjakintasunezko gogoeta baldartzat. Haatik, testu zahar zenbaiten idazketan EEB-a lagungarri gerta litekeela iruditzen zait, apalki, zukua atera ahal zaiola pentsatzen dut. Honekin batera, erabaki batzuk ez zaizkit erosoak direnik iruditzen, jada esan izan dut, eta zuk zeuk aipaturiko kaltearengatik, nahiago dudala hemen adierazi baino, beste une baterako utzi. Ikasteko dudan "obsesioa"k, eta ene ikerlanak naramate blog honetan eta Leizarraga taldean errespeturik handienez zerbait esatera. Horregatik esaten nuen espero nuela ene aburuak ongi hartzea.

Kristina.

Gilen 2007-01-05 21:13 #29
bx delakoak dio ezen ,

"J /x/ ez da espainolarena soilik, gipuzkoan erabiltzen delako
onartzen da ahoskera hori (ez ordea maila jasoan)"

Bai, soinu hori gipuzkerarena da, eta gaur egun hego Euskal Herri osoarena. Baina nondik datorkigu?: espainoletik. Infekzio bat hasten da puntu batean eta gero hedatzen da gorputz osora ("infekzioa" erabiltzen dut egokia iruditu zaidalako simila egiteko, baina azken batean, J espainolaren arrakasta' diglosiaren erakusgarri bat besterik ez da). Bestalde, gezurra da /x/ ahoskera ez dela onartzen maila jasoan. Aitzitik, kasu batzuetan baitezpadakoa da (ik. ZIHOAN) hegoaldekoontzat.

Bai, ñ fonema onartzen da EEBan, euskararen berezko hotsa baita. Baina erabaki genuen, batuak Ñ agintzen zuen lekuetan guk NN erabiliko genuela, DD, LL, TT sail palatalizatuaren parte bezala. Arraroa dela hitz bat NN-z hastea? TT-z hastea bezainbat, ezta?

Amaitzeko, eta NP/MP aferari dagokionez, hona Txillardegiren pasarte bat Euskal Fonologia-tik:

"Arestian esan dugunez, sudurkariek inplosioan gertatzen direnean, ondoko kontsonantearen artikulazio-puntua hartzen dute.

Era berean, horzkari baten aurrean daudenean [ņ] entzuten da; baina n hori horzkari bihurtu da. Fenomeno hori bai hitz barruan eta bai kanpo-sandhietan ere (alegia, kate mintzatuan) gertatzen da.

Esate baterako: aski dugu enparantza, enbata, denbora, zenbait, eta abar kontutan hartzea. Horietan guztietan automatikoki esaten dugu [m] eta ez [n]. Eta gauza bera kate mintzatuan, esate baterako, gizon bat edo jaun bat, edo pertsona on bat edo egun berri bat ahoskatzen. Horietan guztietan, bat hori klitiko denez geroz (eta ondo lotuta doa aurreko hitzarekin), n horiek [m] esaten dira.

Euskal Herrian, jakina denez, eztabaida bat izan zen orain dela urte batzu: zer egin behar zen? Aintzinako idazleek -Leizarraga kontutan harturik- gizombat loturik idazten zutelako, m erabiltzen zuten. Eta, era berean, embata eta emparantza, eta horiek guztiak, m-z idatzi beharko genituzke.

Baina, fonetikari dagokionez, egia da era berean, hemengo edo hangoa, eta honelakoak esaten ditugunean, n hori belare egiten dugula, posizio-aldakuntzaz konturatzen ez bagara ere.

Hitz batez, n berberak soinu edo balio fonetiko desberdin batzu hartzen ditu. Kasu honetan, eta [ņ] horzkaria barne, bost desberdin hartzen ditu, bost artikulazio-puntutan.

Hots, fenomeno hau guztiz automatikoa denez, ez da fenomeno fonologikoa, fenomeno fonetikoa baizik. Eta jakina denez, ortografia -hein batez bederen- fonologikoa izaten saiatzen da. Euskaltzaindiak haseratik pentsatu zuen m horiek ez zirela m idatzi behar, n baizik. Eta horrela, eta gauza ezaguna denez, euskaraz, inplosioan dauden horiek guztiak berdin idazten dira: denak n letraz.

Hau ez da gertatzen frantsesez, eta ez espainolez; eta kasu honetan hau esan behar da: Euskaltzaindiak ontzat eman duen ortografia askoz ere razionalagoa eta egokiagoa dela, beste Akademiek onartu dutena baino."

Zer pentsatzen duzu Josu?

Utzi iruzkina: