SOLASA

euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2008-10-01 22:00
3

Ehizaren xede, baina, ia oharkabean,

okela usaina.

Eta izerdiarena, beharbada.

Ez hitzik, ez soinekorik.

Eskua estutu.

Mihiak mihiari kosk.

Hozkirriz iritxi da komun zulora,

eta biraka daroa zurrunbiloak.

Kafeteraren orgasmo aromatikoa, lokomotorikoa, rutinarioa.

Bukatzean ohartu da hasi omen zela.

Gustatu zaio.

Izterra ferekatu dio,

ileak lerratu,

erdigune oraino gorirantz.

Zoriontasunaz mintzatu dira une batez,

ezjakin,

lotsagarri.

Inoiz hurreratu balitzaie legez,

okelaz asetako sabelbarrenak lagunduko balu bezala.

Errezelak intimitatea sintetizatzen.

Pertsianaren zulotxoetako argia itsatsi zaio ipurdian.

Argitu du berriro.

  

m

m 2008-10-02 20:19 #1

beti izan diet enbidia halako momentu-zera hoiei, ez naiz sekula maitasunaz mintzatzera ausartu, baina bai lurrikara gisa antzean...<br>

...

... 2008-10-04 23:12 #2

...

amaia

amaia 2008-10-11 15:31 #3

<P>Kanpoan eguzkitsu den&nbsp;bitartean, zoriontsu izango dira behintzat.</P>


Utzi iruzkina: