ORRAZTEN NAUEN HORI

euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2008-02-03 19:05
3

Atsegin dut haizea.

Uda partekoa batez ere.

Bai, hondartzan pasieran dabilen neskatoaren ile adatsa dantzarazten duenean. Egiaren itsura baino, film bateko eszena baten itsura ematen dionean egoera arrunt bati... orduan gustatzen zait gehien.

Izan ere, haizeak badu egoerei kutsu fiktizioa emateko joera misteriotsu bat.

Azpikeria horren aurrean beldurtzen diren ile luzeko neskatoek txirikorda estutan lotzen dute adatsa egun haizetsuetan kalera irteteko.

Badira ile luzeko neskato ausart edota errebeldeagoak ere, ile orraztua haizeak bere plazerreara korapila dezan desio dutenak.

Eta etxetik irtendakoan askatu egiten dituzte motots erreprimitzaileak, burua apur bat mugitzen dute eta ileak hegaldia amaitu eta lepagaina babesten dieten arte itxaroten dute segundo eta erdiz.

Denbora mantso joaten da halakoetan.

Artean, bizilagun zelatariari lerdea erortzen zaio errezelaren bestaldean. Eta haizeari eskaintzen dio gogoeta pikaroa, une arruntak une pelikulero bilakatzeko duen gaitasun hori miretsiz.

Jakina, haize hau ez da kale bazterrean okertuta agertu den aterkia erail duen haize bera.

Izaki sentsible guztien antzera, urtaroek haizea ere eraldatzen dute. Berak ere, udan laztan sentsualez eraikitakoa neguko euri-ekaitzetan tantek zula dezaten abandonatzen du, oharkabean.

Bizi funtzio bat gehiago. Laugarrena. Edo lehena, agian.

Atsegin dut haizea, udan zein neguan. (baina udan batez ere)

Atsegin dut haizea, abstraktua izateko saiakera antzu horrek uste duena baino humanoago egiten baitu.

uliek enredata, alabatxiiii!

uliek enredata, alabatxiiii! 2008-02-06 13:51 #1

<P>txikitzen snopy-n aterkin bet okitzen zandoten, politz- politze, majo- majue. ta baten haiziek dxazt erun dozten (lotsabakueeeee!). </P>
<P>nire txikitzeko traumerik handidxena. bueno, doraemon esistiten ez zala entera zanaienien apartata... bueno, ta rotenmeller andereƱuena apartata... ta... </P>
<P>gainera haizie beti dabizku ulien enredaten, desorraztuten, nastaten, korapilotuten, murtxilletuten, marapilotuten,... beti dabil saranbandie armaten!</P>

zeure

zeure 2008-02-06 13:52 #2

zeure rizo batean enredatuko nintzateke, inoiz ez askatzeko.

euritan

euritan 2008-02-07 16:19 #3

haiziak re etzattu askatuko ez... sekula ez...


Utzi iruzkina: