MOTHER _Bong Joon-ho_

euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2009-09-23 21:34
2

Kate horiek. Biak era kezkagarrian estutzen dituztenak. Asfixia sinbiotikoaren arnasestuak. Hitzik gabe eginiko aitortzak. Konplizitate kriminalaren burdin kolorekoak. Edalontzi beretik edandako kondenak. Muturreraino eramandako tolerantziaren eskizofrenia. Kateak. Eta itolarria.

Hartueman batzuek gaixotasun kronikoen kolorea dute. Eta iruditzen zaigu filmetan soilik existitzen direla.

banator

banator 2009-09-27 17:01 #1

Horixe da sinbiosia azken batean, erabateko dependentzia. Batek ez du zentzurik bestea gabe, baten akaberak bestearena dakar ezinbestean... Eta ezin kate horretatik atera, ezin eten.

Harremanak ere horixe dira ezta? Hartzea eta ematea... Zer egin dezakegu horren aurrean?

Berriz ere biolgiari errua bota?

euritan

euritan 2009-09-27 22:03 #2

Parasitismo reziprokoari jarri zion izen eder hori bata zurian ezkutatutako erromantikoren batek. Baina zinez pisu negatibo astuna du.

Badirudi ez garela zientziaren trenbidean inertziaz sartutako lehenengo erromantiko frustratuak.

Errua beti da biologiarena. Gure inertzia hori ere harengan kargatzen dut, nolabait neure burua arintzearren.

Utzi iruzkina: