... hurrengoan urpekontzi bat egin beharko dut zirriborratutako paperarekin...

euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2008-01-22 18:07
1

Ispiluaren papera hartu du aintzirak.

Eta paperak burdinarena.

Une batez indartsu bilakatu da eta koldarkeriak utzi ditu deuseztuko duen ura labaina batek egingo lukeen eran ebakiz... Legoa gutxi iraun ditu burdin-paperezko ontziak uraren ispiluan igeri. Gero isildu egin da. Ura arduratu da burdinazkoa zirudien ontzia lore baten eran ximeltzeaz...

Ximeldu dira bukearen sabelean zihoazen merkantzia inportanteak. Hauts bilakatzen doan korrikalaria jausiko litzatekeen eran jausi da itsasontzia likido bilakatuz, hondoa jo arte. Hutsean geratu da gero.

Ez zegoen bikote maiteminduegi bat ere begira, parkea hutsik zegoen, eta ez da lekukorik izan.

Behin ontziaren hormetan idatzi nizkizun hitzak ere urtu egin dira.

Tinta uretan diluitu da.

Gardenak urdina irentsi du.

Eta ez da lekukorik egon aintzirako ur gosetiak ene hitzak irentsi dituen honetan. Ez baitzegoen inor parkean.

Eta ohartu naiz, literatura papiroflexia ariketa sinple bat baino ez dela, olatu bako aintzira batek ere irentsi dezakeena, hasieran ispiluak ebakitzeko adinako indarra duela iruditu arren...

...paperezko itsasontzia, besterik ez.

urpetik

urpetik 2008-01-23 08:41 #1

<P><EM>&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;Zorionekoa zu parkeko bankuan&nbsp;eserita zinelako tintak izaera lotsagabea galdu eta papera uraren menera makurtu den unean. Pasiboki, imintziorik ttikiena ere egin gabe baina mingarri,&nbsp;begiztatu duzu egoera tragikoa, zikindutako papera baino zerbait gehiago izan baita ispilu traidoreak irentsi duena.</EM></P>
<P><EM>&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp; Zuk banku</EM> <EM>erdoitutik edo ur-bazter lokaztutik ikusi ahal izan duzu eszena... ni barruan nindoan.</EM></P>


Utzi iruzkina: