EURIAREN BIKTIMAK

euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2008-10-27 23:31
5

... kale kantoiei kiratsa darie, eta zer? ez dut hemendik mugitzeko asmorik. euria ari du. amaraunak tanten ohe dira. etorriko dela esan badu, etorriko da. ardo eta tabako usaina du zure ahotsak. bihar astelehena. oinak bustitzen ari zaizkit. ez dakit ura edo pixa den. amaraunak tanten biktima dira orain. etorriko dela esan du baina,... egidazu txoko bat zure aterkiaren babesean. kale kantoiari kiratsa dario eta, goazen hemendik...

denboraren morroi

denboraren morroi 2008-11-03 20:16 #1

ze telepatia klase da hau? gaur egon nai pentsaten deitzu ein biher dotzutela, ya ke zuk aztu, galdu ta reketegaldu ein dozun nire telefonuen zenbakidxe! ta bigundu naienerako, deitzuteko egon naienerako, denporiek gatibetu nau, ta segundo danak ostu doztez...

oingo asteburuen, ring-ringgg, oinguen baiiiiiii!!!!

tt

tt 2008-11-10 09:23 #2

Kale kantoiei arrain ustel usaina darie, bai. Uretatik atera berriak izan diren arrainak imajinatu ditut ertzetan, beren modu partikularrean ezpainak mugituaz oxigeno eske.

Zer egin jakin ez eta ihesari ematen diot.

Hilyon

Hilyon 2008-11-19 00:41 #3

Gasteizen soberan dogu euria...Baina aterki baten azpitik begiratu ezean, nahiago oheko goxotasunean apur bat kizkurtu eta euriak bustitzen duen lurra eta hostoen usaina imaginatzea...

diasporan

diasporan 2008-11-23 16:33 #4

Jakingo dute zerbait kale kantoi bustiez hemengo arloteek... 'non sartuko ote dira horrelakoetan?' galdetzen dut  leihotik kanpora begiratu eta 'puf, hobe barruan' pentsatzen dudan bakoitzean. Ze jendartean galtzeak eta maskara anonimoa janzteak ez du balio horrelakoetan... ni gelan sartuta egongo naiz, anonimo, eta arlotea berriz, bere etxe epeletik inork ikusten ez duen hiriaren ankertasunean.

diasporan

diasporan 2008-11-23 16:33 #5

Utzi iruzkina: