BIZITZA HELDU DA ETA ZURE BEGIAK DITU

euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2007-12-21 23:42
3

verrà la morte e aurà i tuoi occhi

Bizitza heldu da eta zure begiak ditu.

Euskal arazoak irauten du

eta Europakoak

eta Ameriketakoak eta Afrikan bada

arazo pilo bat

eta Ozeanian bi bakarrik, bata bestea baino

garrantzitsuagoak.

Baina garrantziak ez du garrantzirik

orain larruak dirauen artean.

Ez diezagutela jaurti gerla kronikarik

(nahikoa da geure gela kronika)

ez Kimikaren behin betirako pott egitearen

albistea...

Munduko arazorik larriena zara, fisika

guztien gainetik

eta metafisika guztien azpitik,

bataila guzien ama.

Eta publikoki aitortu dut guzi hau,

amodioa ez delako

(baten batek uste duenez) bi edo hiruren gauza,

amodioa denon arazoa da.

Joseba Sarrionandia

korridorean

korridorean 2007-12-22 00:54 #1

uauuuu...

jo, hau morroie pasada bat da... jajaja.

hau italian irakurri gendun, ezta? edo erretute nau? ai, eske hain borroso dau dana... gaur kotxien etorkeran, loiutik etxeranzko bidaiegaz akorda nai. ta konturetu nai geuzek aldatu ein dizela, jentie, denporie... inertzidxegaz. fisikan legiek traiziona ein gaitzuiez, ta eruen dozkuz italia, pizza ta bertako sargorie. bakizu zer diñoten. hori. "love is in the air" hori. ta konturetu nai gure artekue be aldatu dala, bai, baie irebazitako sakonera maila honeri aldaketa deitzu al datzon neurridxen bakarrik.

apur bet asau ikusi dot gaur italia. borroso. ta konturetu nai denporiek ostu dozkule dana, hain da lotsabakue... asau, asau. larrei. eskapa ein dxazku, ezta?

euritan

euritan 2007-12-24 15:37 #2

denborak urrutiratzen du italia, bai, ta ziurrenik urte batzutara milaka kilometro urrunago sentituko dugu... distortsionatutako oroimena, bizipenak lausotuta...

urrun dadila milioika kilometro... utzi du jada bere arrastoa denboraren azalean zizelkatuta eta utzi ditu hogeita pare bat seme alaba hamar egun haietan eginiko erokerien ondorio...

eta bere alaba garenetik, oso urrun izanda ere, beti sentituko dugu barru barruan, beti izango da gure jabe, gure ama...

eta neba-arreba garenetik, beti izanen dugu bestearen beharra estonia hartan izan zenuten lako elkarrizketa filosofikoak izateko, hitz zentzubakoak (itxuraz) elkarbanatzeko... eta, zirku koloretsuegi honetan bizirauteko elkarri kemena emateko...

Italiaren alaba garenetik, kondenatuta gaude dekoratuaren parte baino zertxobait gehixeago izatera...

korridorean

korridorean 2007-12-26 13:50 #3

zelan al zara izen hain artistie?

Utzi iruzkina: