-:- BIHAR -:-

euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2009-01-18 23:02
8

Biharkoa ez da ezberdina izanen. Baina, dastatzeko grinaz noa ohera, esperantzaren eta nahiaren koloreak nahasiz, sabeleko kilikilia eragingo didatelakoan bihar goizeko eguzki izpiek, udaberrikoagoak emango dutelakoan irratiak igorritako rutina zipriztinek...

Hau guztia era parabolikoan higitzen dela sinetsi nahi dut.

Baina mugarik ezak izutzen nau. Gehiegikeriak.

Eta orain ez dakit zer nahi dudan.

2009-01-21 19:32 #1

Nik parabolak baño gustokogo ttut kruasanen espiralak, mutur zorrotz goxo hoitan bukatzeianak, horren gustoa besamotz uzteitugun hoiek. Asike, biharko egunian pentsatzeko garaian akaso hobe gosarian pentsatzen hastia, ta geroako utzi gerokuak. Disfrutatu momentua.

euritan

euritan 2009-01-21 22:57 #2

Espirala kartzela re izan liteke, eromena, irteerik eza. Biño atea nahi etzun zirkulo batez ai bagea, galeretan goxuena. Ta ustet hoi dala kasua. Utikan dependentziyak, bai, ados, biño derrigortuak dianian sollik!

i.m.

i.m. 2009-01-21 23:47 #3

milesker iratxo. egia esan azkenaldin oso desmotibatuta ta zerbait idatzi ezinian ibili naiz. Ta asko eskertzea zirriborro anabasetatik holako zerbait helaraztea lortzen danian (oaintxe inoiz baino gehio zor dizudanaz goatzen naiz)

nere ustetan arrixku ttiki bat dao momentuaz disfrutatzeko garaian. Gure buruak seduzitu ditzazkeu, nahita edo nahigabe, eta gero koma egoerara ustez iritsi garela pentsatu. Eta gustora gaudela, eta iraunkor izan daitekeela ororentzako. Baino parabolikoa denaren ideiak bolumena hartzen duenian, gauzak lekuz aldatzen dia eta lehenago ikusi ezin izan ditugun sakonerak deskubritzen ditugu (ageriago geatzen baitia). Orduan batzutan preso eta bestetan ihesi ibili ondoren, egoera onartzea besteik ez degu, nahia eta ezina balantza horretan behin neurtuta, biharko egunean zer ohitura eta zein pauso aldatzeak pena merezi digun jakiteko.

[baina ez dakit berez kontestuan oso azertatua ibili naizen]

muxu haundi baaaaat!

euritan

euritan 2009-01-22 17:29 #4

kontestua bakoitzantzat ezberdiña da.. ta denak dia azertatuak.. ne ustez!

amaia

amaia 2009-01-22 22:23 #5

agian hobe deu biharko egunean itxaropenik ez jartzea, espero ditugun gauzak eta espero ez ditugunak haiek bakarrik etorriko baitia.

muxuu pila iraitz!!

euritan

euritan 2009-01-24 16:03 #6

bai, ezer gutxi dakau itteko halabeharran aurka...

beste muxu pila bat zuri, potxola!

Sugoi

Sugoi 2009-01-27 11:35 #7

Biharrean itxaropenik ez jarri? Eta ez ilusiorik? Momentua disfruta leike biharrean pentsatzen, pentsamendu hori ilusioa eta esperantza badira. Ilusioa eta esperantza dira geure motorea, zuloan gaudenean kanpoko argi izpiak. Ez da helburua aurrera jarraitzeko indarra ematen diguna, bidea da, eta bidea egiten ari garela helburuaren irudikarioa, ez helburua bera, baizik eta helbururantz abiatzen garen bitartean sentitzen ditugun grina eta desioa. Disfrutatu momentua. Disfrutatu biharrean pentsatzen zaudela orainean bizi dituzun ilusioa, alaitasuna, itxaropena...

euritan

euritan 2009-01-31 14:10 #8

bidea bera helburu bat izan daiteke...

Utzi iruzkina: