Bat gehiago

euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2009-09-16 02:05
2

Doñanako ekosistemen existentziaz jabetu orduko kausitu dut geure-geurea dugun gabezia bat. Bat gehiago.

Haizeak dunak mugitzen ditu aleka. Pinudiei erreparatu gabe desplazatzen dira area mendiak aurrera, naturaren lege hutsez, gupida barik.
Pinu hilurrenek pinoiak askatzen dituzte, hondarrak irentsiko dituenean, haruntzago, pinu berriak sor daitezen. Unea heltzean, abisatu gabe galduko dira, kexatu barik hil, patuarekin ados.



                        

Gizakia, ordea, enbata borreroari oldartzen zaion pinu umezurtza da. Egozentrismoaren sukarraz, norbanakoaren salbazioan tematzen da. Ez da ohartzen ekosistemak ez duela sentimenduez ulertzen.

Kepa

Kepa 2009-09-17 20:01 #1

Gabeziek egiten gaituzte gizaki. Bestelakoan behi edo pinu ginateke, perfektuak, bakoitzak betetzen du bere funtzioa. Guk ez dakigu zein den gurea.

banator

banator 2009-09-18 09:27 #2

Ez sentimenduez ez banakoez.<br />


Utzi iruzkina: