Abadiñon: EROSKI BARIK HOBETO!

eroskiez 1456132312393 Zerua horitzen ari da... | 2006-03-28 12:58

EROSKI BARIK HOBETO

Eroski Barik Hobeto plataformak deituta, 120 lagun batu dira Abadiñoko Eroskin Ondarroan eraikiko duten Eroskigatik protestatzeko.

Lekeitio, Markina-Xemein eta Ondarroako dendariez gain, Ezker Batuko Oskar Matute eta hainbat zinegotzi eta ELA, LAB, EHNE eta CCOO sindikatuetako hainbat ordezkari ere Abadiñon egon ziren atzo arratsaldean plataformagaz bat eginda.
Eskualdeko herri handienetako ordezkariek eusten zuten zazpi metroko pankartak Eroski barik hobeto eta Alde banatan Gure dendak, Gure herriak zekarren.
«Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburu Ana Agirreri dimititzeko eskatzen diogu, edo Kataluniari begira jartzeko eta bertako neurriak eredutzat hartzeko», adierazi du Eroski Barik Hobeto plataformako kide Iñaki Garciak. Izan ere, Katalunian debekatuta dago 25.000 biztanletik beherako herrietan azalera handiko dendarik eraikitzea. «Agirreren dimisioa eskatzen dugu, azalera handiko proiektuen aldeko jarrera agertu duelako behin eta berriz, denda txikion kontra», esan du.
http://www.11barri.info/

GURE DENDAK elkarteari buruz zertxobait gehiago (gazt.): http://servicios.elcorreodigital.com/vizcaya/pg051216/prensa/noticias/Costa/200512/16/VIZ-COS-223.html

Gure Dendak, la nueva asociación de comerciantes de Lea Artibai y Mutriku, aglutina ya a cerca de 200 establecimientos, cuyo denominador común es el rechazo que muestran a los planes del grupo Eroski de abrir a corto plazo una gran superficie en el barrio Renteria, de Ondarroa.


Utzi iruzkina: