Herriak erabaki dezala eta behingoz baztandar guztien nahia agertu dadila.
Baztango bortz herritako alkate-juradok ( azpian agertzen direnak ) honako hau jakin arazi nahi dugu :
1.- Azken Batzar Nagusian, MAGNA-k Erdizen harrobia egiteko duen proiektuari erantzuna emateko, alkateak bere taldearen, NaBaieren proposamen bat aurkeztu zuen. Bertan, proiektua Nafarroako Gobernuko Ingurumen Sailaren oniritzia jaso ezkero, behar diren lizentziak eta baimenak ematea proposatzen zuten eta herritarren iritzia alegazio moduan aurkeztuko zen.
Alkateak egindako proposamena bozkatu behar genuen nahita nahiez, herrietako batzarrak kontsultatu gabe ( proposamena ez zegoen gai zerrendan ). Alkate-juradoen proposamen alternatiboak ez ziren kontutan hartu. Gure hitzxak ez badu balio, zer egiten dugu Batzar Nagusian ? Horregatik eta alkate-andrearen autoritarismoa ikusita Baztarretik ateratzea erabaki genuen.
2.- Beti egitasmo edo proiektu berri bat sortze denean, alkekoak eta kontrakoak egoten dira eta jakina, alde bakoitzak arrazoia duela erakusteko, mila kanka atratzen dizkio proiektuari. Bitartean, jendearen eta herritarren nahasmena bertzerik ez da sortzen.
Horixe bera da, hain xuxen, Baztanen gertatzen ari dena Erdizko parajean harrobia egiteko projektuarekin.
Batek arrazoia duela, bertzeak duela, política dela, etorkizuna dela, pena bat dela, lantegiabat, ez dakit zenbat langilerekin sortuko dela, ez eginez gero ez dakit zenbat langile karrikan geldituko direla,...
Baino gaur egun, zenbat lagun bici dira Baztanen abeltzaintza eta nekazaritzatik ? Zenbat famili dira, bata lantegi batean ari dena eta senar edo emaztea edo senitartekoa etxetik bizi dena ? Zenbat dira pentsu-saltzaile, igeltsero, esneketari, albaitero, garraiolari, ferreteri, dasolinera, harategi, mataderi, makinaria saltzaile, tailer, cooperativa, tratante, morroi, langile,... ?.
Batzuendako lanpostu batzuk bertzeek baino balio gehiago badute ? Guretako denak berdinak dira.
Gu herrietako ordezkariak gara. Gure herrietan badira aldekoak direlak, badira kontrakoak direnak, eta ez dugu guk zertaz erabaki behar holako egitasmo edo proiektu garrantzitsu bati baiezkoa edo ezezkoa erratea. Ez gara inor baiezkoa edo ezezkoa emateko. Ez Batzar Nagusia ezta Udal korporazioa osatzen duten 13 lagunak ere. 8000 biztanle baino gehiagok osatzen bait dugu gure baliarak.
Herriak erabaki dezala eta behingoz baztandar guztien nahia agertu dadila.
Ez al dute merezi baztandarrek errespetua beren iritzia azaldu dezaten holako gai serio baten aitzinean ?
Hori da gure proposamena, gure ustez garbiena eta demokratikoena, baztandar guztien onerako.
Aurreko martxoan egindako manifestazioa itzela izan zen, Baztanen egindako haundiena.
Akaberan 2000 sinadura bildu ziren. Han agertutakoa jende anitza izan zen, herri guztietako jendea, adin eta lanbide desberdinetakoak eta, nola ez, ideia político desberdinetakoak.
Gu ere halase gara. Ez dugu inolako interes politikorik, baztandar guztien interesa baizik.
Hortaz herri galdeketa.
Guk ateratzen den emaitza errespetatuko dugu eta udalari eta Batzar Nagusiari ere eskatzen diogu errespetatzea eta bitartean gestio guztiak gelditzea.
Sinatzaileak :
Miguel Jose Ariztia ( Amaiur ), Patxi Larralde ( Arizkun ), Bittor Elizagoien ( Oronoz ), Peio Obregozo ( Irurita ) eta Arantxa Zelaya ( Berroeta ).
Iruzkinak
ni neu 2008-08-20 01:04 #1
<P>Animo Miguel Joxe! eta besteak</P>
<P>Ahal duzuela!</P>
Utzi iruzkina: