Zarautztarrek Zumaiarron bizkarra gustoko
Kaixo Family,
Aspaldiko partez, berri onekin nator! Larunbat hontako Oriaren jeitsieran, Telmo deun, Enbataren aurretik!!! Earki hasi diu urtia dedio!! Zarautztarren etxean (entrenatzen duten lekuan) sei segunduko tartea. Hori pretenporadan, Zumaiak askoz gehiago eman zezakela kontutan hartuz, paletan ezezik, arraunean ere ohitu behar duzue oraingo hontan Zumaiarron bizkarrak ikusten.
Jejejej, iujuuuuuuu!
Informazio gehiago: http://www.orio-ae.com/e31.asp?id=348
Aupa Telmo Deun!!
P.D: pAstillero aurrena, ummm anti-dopingik ba al zeon??
Iruzkinak
majanekua 2008-02-25 22:17 #1
Hariiiiitzzzz!!
Esayok zeoze zumaiar arrayu honei!! arrauna gora ta bera hortxe ziok ta beti... ta guk arrastoik ez jakin kontra eittekore... aiss!! AUPA ZARAUTZ REDIO!!
agosti 2008-02-26 12:17 #2

antidoping-ik ez zeon eta pastilleruak aurrena, bai ... eta errenka-errenkan beste denak. Denboralditik kanpo egonda, Zumaiarrak bestela nola egingo zuten bada arraunean???? denboraldian bertan ere gai ez badira! :)

IrA 2008-02-27 15:30 #3
Harrotu gabe nei zumaialdekuok e!?

Roke Etxabe handiaren balia harrapatzera, zumaialdekuak ez ziren iritsi ere egin ta!

Zarauztarrek orduan egindako estropada onari jarraituz, iaz eta aurten ere ikusiko dugun olatu urdina.Ta BIBA ENBATA!

..Oriyokua despistatzeko izan zen...ibai mengelean behera, arrai geza ta uretako belar sastrakosu artean arraun egiteari ez zaiok arrauna deitzen, gondoletako pasia baizik!

...doping kontuk, hurrengo kapituluan....IrA

Gorrine 2008-02-27 18:38 #4
Hau dek hua polemika,

Ez zenekiten ba embataren ondoren lasaitasuna datorrela. Orain lasai egotea besterik ez daukazue, ilargi betea noiz iritsiko...

Aupa San Telmo Deun

Haritz 2008-02-27 20:13 #5
Hi Epetxepe, estropada batean (estropada deitzea ere bastante orioko jeitsiera horri) Zarautzen aurretik geratzeagaik emoxionatzen hasi behar badek, tautalok urteak beharko genituzke oraindik iazko emoxio guztiak baretzeko... lurrazpian geratu zineten eta iaz (ta hori lurra itsasoaren azpian dagoela!)

En fin, honezgero indarrak akituta izango dituk zumaiarrak (arraunlari ta animatzaile guztiak, ze bietako inor ez baitago ohituta zarauztarrei irabazten, ta gauza berriek nekatu egiten dute...) asteburuko txanparen ondoren, eta ikusi beharko diagu benetako estropadak hasten direnean zer gertatzen den. Oraingoz kresalarekin gabiltza, motorrak berotzen, baina ikusiko duk benetako enbata datorrenean!

agosti 2008-03-11 12:18 #6

Pasa den larunbatean Zumaiako flischak ikusten egon ginen Algorrik antolatutako ibilaldian eta izugarri gustatu zitzaigun,!!!

Estropadetan Zumaia ez da guztiz fin ibiliko, baina a zer nolako altxor geologikoa duzuena bertan. Ea ez duten esplotatzen eta urbanizaziorik eraikitzen inguruan ...

Ianire 2008-03-13 14:37 #7

Ba bai ! ezin du ukau toki earra danik! ikaragarri politte da ta gaur bezelako giruekin bertan eotie plazer haundixe da!

Imajinau...zuen primu Gorka Orlandoino junde dao Zumaiako flyshen propagandie eittea!!!!!jejejeje!Igandien izengo deu bueltan ta ia ze notizi ekartzeittun handik!jeje!

Ondo pasa danok!

Ianire

Utzi iruzkina: