Puenting in London
Kaixo People,
Azkenaldian nahiko liatuta izan ondoren, ona hemen izandako bidaia bateko argazkia batzu. Joan den zubian, guztiz gomendatuko nukeen Londonen izan ginen.
Abuztuan, aspalditik komentatzen genuen ideia, fuldamentuz andereak, Ianirek alegia, serio hartzea pentsatu eta errealitatera eraman zuen, kuadrilakoak Londonera joatea. Esan eta egin, abuztu amaierarako dena lotua azaroko zubirako. Horrela, kuadrilako zortzi lagun, joan den zubian Londonera abiatu ginen. Beraien artean, inoiz abioian bidaiatu ez zuen kuadrilako Ma (The A Team) eta nola engainatu haserako beldur hura kentzeko.
Konturatze ordurako, gure osaba Andresek esango luken bezala, abioiaren pintxazo ta guzti Londonen ginen. Kuadrilako Mari berriz, esnerik eman gabe, ikaragarri gustatu abioia.
Bagenekien 2 egunean (nahiz eta lau egun izan, 2 erdi bidaiatzen ziren) denbora gutxi izango genuela eta beraz, aurrenengo egunean shopping (Portobello eta Candem) eta bigarrengoan autobus turiskoan ibiliaz egitea erabaki genuen.
Hona hemen merkatuetako pare bat argazki,...
Ta horrelaxe aurrenengo eguna pasa eta ...
<Propaganda>
Bueltaka ari ginela, Irizarreko autobus batzu ikusi eta argazkirik atera gabe ezin geratu eta,... (bakarra jarriko dudan arren, gehiago daude)
</Propaganda>
Bigarren egunean berriz ohiko ikusi beharrekoak ikusten saiatu ginen, denetara heldu ezinik, hemen usten dizkizuet, beraietako batzuen argazkiak
Amaitzeko Londonen egonda, "London Calling" kantua burura etorri eta telefono kabinarekin argazkirik atera gabe ezin geratu eta,...
Ta holaxe, gauza gehiago ikusteko gogoz eta leher eginda, alde batetik bestera korrika, gure Euskal Herri maitera egin genuen buelta.
Guztiz gomendarria!
Iruzkinak
27zapata 2007-11-15 09:47 #1
Bueno, a ze inbidiya. Ni ai naiz gabonetan egun batzutan Londonea juteko planak in nayan baina, dio! Garesti dao asuntua. Zaila dao inglesa praktikatzia, ez? Abioya eta aterpea too much money... seguru zuek eukiko dezuela pistan bat merke antxekua...
apa ba

epetxepe 2007-11-15 12:55 #2
Ni baino informazio gehio nere andriak zikak, baina pisten artean,...

Askoz ere lehenago hartu (abuztuan azarorako), hegaldi konpainia merkeak (easyjet,ryanair), abiapuntu eta helmuga merkeenak (gure kasuan bilbotik irten eta miarritzera iritxi) eta lotarako albergea (kumunera joan beharra izanez gero gure moduan Harrods-erako bixitan aprobetxatu) eta,... ah janaria (jatorduren bat beinipin) etxetik eraman.

27zapata 2007-11-15 16:47 #3
Mila uzker, ea topatzen diun zeoze...

Utzi iruzkina: