Iruñan bueltaka
Kaixo People,
Aste bukaeran Iruña aldean izan ginen eta hemen uzten dizkizuet, entzierroko oroigarriarekin atera nituen argazki batzu.
Dirudienez (sonatze zian) kale hortan bertan beste oroigarriren bat zegoela eta berritu zutenetik jartzea falta omen da. Saiatu naiz Interneten erreferentziaren bat edo argazkiren bat topatzen baina momentuz ez dut aurkitu.
Iruzkinak
27zapata 2007-10-15 13:48 #1
ni holaxe ibiltze nauk baina benetakoekin! Argazkiyak eakutsiko hurrenguan. eta bai hor Barcinak kendutako monumentua falta dek!!!

epetxepe 2007-10-16 06:56 #2
Topatu diat aurreko oroigarriaren informazioaren berri, itxuraz, 1978ko San Ferminetan Poliziak hildako German Rodriguez-en aldeko oroigarriren bat zegoen eta berrikuntzak zirela eta berriz jartzeko kendu zuten baina,... gaur arte. Erref: http://www.alasbarricadas.org/forums/viewtopic.php?t=25760

Hire zezen aurreko korrikaldiei dagokionez, ni ere bakilletan ibilia nauk, baina Iruñako zezentxoen aurreko hire argazkirik ikusi ezean, "Si no lo veo no lo creo". San Tomas eo beste apostolu haren moduan, ikutu (ikusi) arte ezin sinistu.

majanekua 2007-10-29 13:24 #3
bigarrengo argazki hoi erabat sinesgarria! zertan aihaiz zezenakin, goxatzeko axukre koxkorra ahora ematen?
Antuan 2007-10-29 20:26 #4

Gorka hau zeharo nekazaria daukagu eginda, gezurra dirudi, nork esango luke hain dembora gutxian perretxikotan edo zezen zaintzan ikusiko genuenik.

Antuan 2007-11-09 07:04 #5
Kaixo Gorka
Enteratu naiz Aritz eta Iratxe bizikletan hasi direla, ez litzake idea txarra izango halako batean irteera familiarren bat egingo bagenu. Nik dakidala Andres eta Imanol ere ibiltzen dira. Donostiarrak berriz High Level... Guk etxean bizikleta zaharra ere badegu...
epetxepe 2007-11-09 12:47 #6
Umm, nik horri pixkat "verano azul" itxura hartzen diot, jejeje.
Ni Manolo Sainz-ekin joango naiz kotxean, botilero moduan.

Ah talde asuntuetan gehien kontrolatzen duena Ander da. Talde estrategiak eta holakoa => "Pro Cycling Manager" eta Tourreko porretan nagusi!!

Ondo izan!

majanekua 2007-11-09 13:12 #7
Ni ere primeran ibiltzen naiz bizikletan, batez ere aldapera behera denean ;-)
agosti 2007-11-09 13:32 #8
antidoping kontrolik egongo al da? :)

agosti 2007-11-09 13:35 #9
beste inoiz ere aipatu izan da blog honetan beste ondorengo kontu hau, baina atzo aurkeztu omen zen ofizialki eta:

http://www.hizketan.org/hizlari_denak

aio!!!!!

agosti

agosti 2007-11-09 13:36 #10
ahaztu egin zait jartzea ... ea ezagunen bat aurkitzen duzuen zerrendan!

ira 2007-11-09 15:50 #11
Hau konbertsaziyo pila orainguan!!!...
xexenak, bizikletak, hizketan.org....saltxa- salda earra.

Gairik gai nire esanak to:
-Xexenak. Ni lanean askotan ibiltzen naiz San Permiñetan. Xexenak harrapatu nahi ez da stressak jota liadan. Argazkiak behar dittuenari bidaliko dizkiot :-)
-Bizikleta. Korrika ezin bada...bizikleta hartu eta barruko malaletxea ateratzera!. Igandean primu goren sportman Antuan-eri animatzera joango gara Haritz ta biok bizikletan. Leku estrategikoan egongo gaink hi laguntzeko- PAsaiako portu basamortu gogorrrrrrrrrrrrrrra (osaba Andresek ere beti honetaz mingarriyena zela zihoen!)...ba hori, Antuan ea alboan jarri eta laguntzen haugun ttipi ttapa trontzo horretan sikiera. Animuak aseguratuta dittuk....hi haiz aurtegoan Epeldetarron ORDEZKARI bakarra!! bejondekeila!
-Bizikleta txangoa. Markiñako plana aurrena. Donostira trenez bigarren plana. Hirugarren tokian bizikleta buelta (bidegorritik edo...). Tiempo al tiempo
-www.Hizketan.org --> liburua ere erosi nahi dut. Denborarik ez dut hartu Hilario eta amona Joxeparen esanetan murgiltzeko.

a zer txapa bota dizuedan ezta? halaxen ba, altza epeldetarrok, altza biyotzak!!!

muak!
IRA.

Utzi iruzkina: