BTT2 - Bidegorrian Txirrindu Topaketa

epelde-lizaso 1456132255157 Kaixo family! | 2008-05-14 12:58
4

Kaixo family, ttak ttak ttak,
Bigarren aldiz ere joan direla Epeldetarrak BTT aldizkarirako argazkiak ateratzera eta hona hemen informazio pixkat gehiago. Hasteko nire kexatariko bati kasu eginez, Agostiren argazki bat bidali didate azkenean:

Aupa Agosti!! Oraingo honetan erdi-erdian eta garbi ikusten haugularik!!

Bidali dizkidaten argazki gehienetan, ohitura den lez, hanka lurrean jarrita eta nahiko erlaxatuak dirudite:

Tartean Haritz mendi elkarteko irteera bateko argazkiren bat ere (betiere, urdanetararte kotxean, KNF):

Eta azkenik, nire kritikak ekiditeko asmoz edo, bizikleta gaineko, estudioko argazkiak. <<Ia jarri batea>>,  <<Sufrimendu aurpegia Andoni, kakalarria izango bahu bezela>>, <<Enga besarkada emanez, ekilibrioa kontrolatzen duzuela erakusteko>>, <<Hori, hori, jarrai horrela, mugitu, mugitu>>, "Klix, Klix" soinuak entzuten diren bitartean, ...

Bueno eta amaitzeko, egina omen duten ibilbidearen datuak. (Andoni, bion artean, hurrengoan Algezirazetik pasatzen dela ere jarri zak, iñor ez dek konturatuko eta!)

(Elevation mm-tan emana)

Ondo izan!!

agosti

agosti 2008-05-14 19:40 #1

aurreneko argazki horretan benetan primeran atera nauk eh?!

IrA

IrA 2008-05-15 08:12 #2

Aurreneko argazki horretan, Agosti, oso wapo hago bai!!
Ta, gehiago esango dizuet...ez dakit mendian edo non ibili ziren...baina egun horretan Haritz 17:30ak jota iritsi zen etxera!!!!!

Ni flipatzen klaro, goiz buelta zalakuan joan baitzen etxeko gizona mendira "lanera". Ta portzierto, goizeko 9:00ean Agosti eta Andonik etxeko tinbrea joaz jaikiarazi zidaten ohetik....Haritz joana zen tren geltokira baina zapo hauek ez ziren elkar ikusi!

Hirukote hau guztiz peligrosua da! :-)
ea hurrengoan halako buelta eginda...loreño batzuk sikiera ekartzen dizkiguten erromantiko-erromantiko...gu goxatzeko....

muakpa denoi!

IrA eta IzAr*

majanekua

majanekua 2008-05-18 22:28 #3

lehenengo argazki hortan faborezido atera haiz agosti! hau da hau eroaldia zuena, ta erreportaia mundiala ein!

27zapata

27zapata 2008-05-19 17:18 #4

Bueno, hurrenguan ez det hutsik egingo. Zuek eman didazue zuek inbidiya!

Utzi iruzkina: