Atzo aurkeztu zen ezker hormako Emakumezkoen II. El Diario Vasco Saria

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2009-01-30 14:42
1

Atzo, urtarrilaren 29a, arratsaldeko 20:30ean aurkeztu zen Donostiako Kirol Etxean ezker hormako Emakumezkoen II. El Diario Vasco saria.

Lehiaketaren nondik norakoak azaldu zizkieten bertaratutakoei antolatzaileek eta parte hartzaileen talde argazkia ere atera zuten.

 

Gaixo zegoen Maika Elguezabal kanboarra izan ezik, gainerako pilotari guztiak izan ziren aurkezpen ekitaldian, nahiz eta Iparraldekoak argazkirako ez ziren heldu.

Aurkezpen ekitaldia amaitu ostean, luntx bat izan zuten guztiek eta bertan giro ona izan zen jaun eta jabe, emakume pilotariek duten harreman onaren seinale.

Partidak datorren igandetik, otsailaren 1etik, aurrera jokatuko dira igande goizetan, 11:30ean hasita. Lehen jardunaldia Egiako (Donostia) pilotalekuan jokatuko da.  

kudeatzailea

kudeatzailea 2009-01-30 15:10 #1

Egingo al dugu finalerdietara igaroko diren bikoteak asmatzeko porra bat? Irabazlearentzat bi trago nire kontura! Bota izenak!!


Utzi iruzkina: