Finalerdiak erabakita
Sailkapena ikusita bat baino gehiagok jakingo du honez gero nola geratu diren finalerdietako parekatzeak. Hala ere, kontua erabat argi azaltze aldera, hona hemen zein neurketa jokatuko diren datorren larunbatean, azaroak 24, finalerdietan.
Sailkapenean 1. postuan geratutako bikoteak 4.aren aurka jokatuko du eta 2. geratutakoak, ostera, 3.aren aurka. Hau hala izanik, beraz, hona hemen partiduen berri:
M. Zabala-N. Zabala | Tijero-Lujanbio | ||
Bañales-Gurrutxaga | Jauregi-Goenaga | ||
Manzisidor-Argain | Etxegia-Mendizabal | ||
Fernandez-Arozena | Urkizu-Unanue |
Partidu bakarra jokatuko da finalerdietan, kopa sisteman. Hortaz, finalerdi bakoitzean irabazle suertatzen diren bikoteek Hernanin abenduaren 1ean jokatuko den finalerako txartela eskuratuko dute.
Iruzkinak
Uxue 2007-11-18 20:36 #1
Inor ausartuko al da finalerdietako garaileen izenak ematen??? Ez da erraza...
2007-11-20 16:54 #2
Kuku-ko bi eta Hernaniko bat baietz sartu!!!
2007-11-20 20:34 #3
Nire porra hemen doa:
1. mailan
-fernandez-arozena
-etxegia - mendizabal
2. maila:
-Bañales-Gurrutxaga
- M.Zabala - N.Zabala
Bueno Uxue dena asmatzen badet hernaniko afariko trago guztik zure kontu. Bestela nere kontu tragoren bat!!!

Uxue 2007-11-21 13:04 #4

3. erantzuna eman dezun horri:

Nik ez det gezurrik esango, benetan poztuko nitzeke Fernandez-Arozena sailkau ezkio. Halare, tragona negoziau ein beharko da, hasteko zein zean ez dakitt-ta. Izenik jarri ezen...

Utzi iruzkina: