"Egia iraultzailea da"

eitburrun 1456132115488 EiTB publikoa al da? | 2008-02-15 00:00

Beraz zaila dirudi boterean den inork bere egitea. "Euskadi irratia gertu", "Radio Euskadi lo ves" edo "esan bai AHTri" ez ote dira guraso bereko hazi?

Esan zuenak esan zuen, "egia iraultzailea da", eta baita ongi esan ere. Blog xume hau kazetari izate frustratu batetik abiatzen da, biluztu gaitezen gauza bakoitzari bere izenez deituz; eta helburu du talde publikoko zuzendari politikoek (Alderdiak jarritako karguak dira) daramaten bidea salatzea, eta bertan intentzio txarrik gabe lanean dabiltzan kazetariei zer pentsa eragitea.

Iseka edo edukirik gabeko kritikek ez dute lekurik izango, barrenak hustutzeko baino beste batzuri barrenak nahasteko helburua baitu honek.

Egia iraultzailea da, bai, eta egia ezagutu artean ez da iraultzarik izango herri honetan, eta egia ezkutatzen dutenekiko taxuz lan egin ezean alferrik dira barrikadak.

"No time for love"... baina maite ditugu gutarrak eta gorroto iseka egiten digutenak. Joango gara elkar ezagutzen, bitartean, ongi etorri eitbren barrunbeetara.


Utzi iruzkina: