Zergatik Firefox?

earrahuan 1456132028636 Earra Huan!! | 2007-02-06 11:12

Oraingoan Firefox-ari buruz hitz egitera natorkizue. Duela bi hilabete zer zen ere ez nekien, eta orain, neuk erabiltzen dut. Haseran beldur nintzen, baina, pixkanaka-pixkanaka gustua hartu diot. Joxeren blogean, Faroan, hainbat jakintsuren iritziak daude, eta esan beharra dago, denak Firefoxen aldekoak direla; seguruagoa, azkarragoa, berriagoa, modernoagoa, euskara zuzenean... dagoelako. Eta niri ere, egia esan, asko gustatu zait. Nik ez dut beraiek beste ulertzen, baina, gustura nabil, gainera, bazen garaia euskara zuzen batean edukitzekoa, ezta?


Utzi iruzkina: