DORDOKA GELAKO BLOG BERRIAN ZAUDE!

2

Blogen inguruko ikastaro bat egiten hasi naizenez, Dordoka gelan gertatzen diren inguruko albisteak blog honen bidez kontatzeko esperientzia martxan jartzea erabaki dut. Horrela bada, egunero egunero gelako haurren batek  albisteren bat idatziko digu.

Bost urteko haurrak direnez, agian idatzitakoa ulertzeko arazoak izango duzue, baina hori, irakurle maiteak, ez da beraien errua izango, beraien kode idatzia ulertzeko gaitasuna ez dutenaren koitaduarenak baizik! Hau da, zuena!

Halere, arazotxo hori ekiditeko, beraien idatzien azpialdean "gure erara" idatzitako transkripzioa aurkituko duzue. Ados?

Bestalde, jakinarazi nahi dizuet  gure asmoa ez dela blog honen bidez  www.ekintzaproiektuak.org gure web orria ordezkatzea,, baizik eta haren bidez zuekin lortu dugun komunikazioa maila indartzea.

Has dadila bada gure proiektu berri hau martxan! 

 En Dordoka vamos a hacer una nueva experiencia. Cada día un niño escribirá una noticia en este blog. Esto no quiere decir que dejemos de lado la web www.ekintzaproiektuak.org

Mertxe

Mertxe 2008-01-25 22:41 #1

<FONT size=2>Bejondeizuela dordokalariak! zuen berri jasotzeko irrikitan gaude! eta gure "dekodifikatzeko" gaitasuna&amp;amp;nbsp; frogatzeko gogoz! gai izango ote gara zuen idatziak ulertzeko?</FONT><BR>

Liliana

Liliana 2008-01-25 22:56 #2

Zuek bai langileak, zuek! Ea zer moduz moldatzen zareten ordenagailuan idazten!


Utzi iruzkina: