Blogen inguruko ikastaro bat egiten hasi naizenez, Dordoka gelan gertatzen diren inguruko albisteak blog honen bidez kontatzeko esperientzia martxan jartzea erabaki dut. Horrela bada, egunero egunero gelako haurren batek albisteren bat idatziko digu. Bost urteko haurrak direnez, agian idatzitakoa ulertzeko arazoak izango duzue, baina hori, irakurle maiteak, ez da beraien errua izango, beraien kode idatzia ulertzeko gaitasuna ez dutenaren koitaduarenak baizik! Hau da, zuena!Halere, arazotxo hori ekiditeko, beraien idatzien azpialdean "gure erara" idatzitako transkripzioa aurkituko...
Bost urteko haurrei, gelan gertatzen denari buruzko albisteak idazteko aukera eskaini nahi diegu.
Zuek bai langileak, zuek! Ea zer moduz moldatzen zareten ordenagailuan idazten!