Azea Kokoagaz
Gaurko moduko goiz busti baten egun onak opatziek inozko protokolarioen
emoten dau. Baina beno, protokoloak potrokolo ekin daiogun.
Egun on!
Gaurko
errezetie liburu batetik atara nauen, eta amieran liburu horren izena
emon ingo dot, baie hamen imingo dotana izingo da nik etxien eiten
dotana.
Osagaiek:
- Aza erdia, handie izin ezkero, edozelan be, jatunen arabera da hau.
- Koko sikue, pasteleritan eta holango lekuten erabilten dana.
- Jengibrea, gutxi gorabehera erpuru baten moduko zatie.
- Kurkuma.
- Ziape baltza, (mostaza baltza).
- Ziape zuriye, (mostaza zuriye)
- Pimienta baltza.
- Oliyoa, oliba zein eguzkilore oliyoa.
Lehenengo ta behin zuritu jengibrea eta moztu poxpoloen antzeko formagaz. Ondoren bota lapikora, oliyotan, frijiduten has daiten.
Hiruzpalau minituren ondoren bota kurkuma, bizpahiru moka koilaradakadatxo, (errebundantzia zilegi bekit).
Dana ondo nahastu eta ondoren bota ziape baltza, eta jarraian zuriye. apur bet egiten hasi eta, ziape garauek eztanda eiten hasten direzanien hasi azea botetan.
Azea bota baino lehen txiker-txiker ein behar da, luze-zabalean atzamar txikerraren atzazkalaren tamainakoa edo. Azea erantsi ahala, eta erantsi eta gero, eragin egurrezko koilara batez, espezie guztiakaz ondo nahasteko. Kurkumaren kolorie hartu biherko leuke.
Denbora baten euki berotzen, estalita lar siku geratu ez daiten, ata aldien-aldien eragin koilaraz beheko partien erre ez daiten. Honetarako zioa honako hau da: socarrat-a sano ondo lotuten da paelletan, baina ez azeagaz. Andoni Aizpuruk eta Pello Zabalak be maiz eiten daure berba ha(i)ze errearen konture.
Bueno, gutxi gorabehera, dana bigun dagoanien, zopa kolirakada pare bat koko bota behar jako. Nahastu ondo eta beste bost bat minutu itzi berotzen.
Ondoren gehitu gatza, norberaren gustuan arabera. Eta Segituen gehitu azukerie, koilarakada pare bat.
Beste bost bat minutu itzi berotzen eta mahaire atara.
hasieran esan dotan lez honako hau da liburue:
Chris & Carolyn Caldicott: El mundo entero en nuestra cocina; Intermon Oxfam, Barcelona, 2003
Eta beste barik, mosuk eta hurrengora arte
Iruzkinak
Utzi iruzkina: