berbalagunean izena emateko epea zabalik!

deustukoberbalaguna 1456131944501 Deustualdeko Berbalaguna | 2010-09-03 13:51

kaixo berbalagunak!!!

berriz ere bueltan! eta espero dut gogotsu ibiliko zariela mitzapraktikarekin berriz ere hasteko!

irailean zehar izen emate epea izango da,
beraz egitasmoan parte hartu nahi baduzue bota ezazue eposta
deustualdekoberbalaguna@gmail.com helbidera zuen izen abizena, kontaktua (telefonoa) eta epostarekin

* pasadan urteko partehartzailea bazara izena baino ez duzu eman behar, jada fitxa beteta duzulako,
* baina partaide berria izatekotan epostaz mezua bota zure datuekin eta lokaletik pasatu beharko zara fitxa betetzera.

oker ez banago ordutegi berdinak mantentzeko asmoa dugu,
aldaketaren bat egotekotan abisatuko zaizue, bitartean EMAN IZENA eta gero gerokoak!

egon adi berbalagun blogera ere, bertan berriak eskegiko baitira: taldeen ordutegiak, ikasturte hasierako aurkezpen jaia, ikasturte jarduera proposamenak eta abar.

3926254572_41cb0bd70f


Utzi iruzkina: