AGUR Berbalagun, hurrengo ikasturterarte!

deustukoberbalaguna 1456131944501 Deustualdeko Berbalaguna | 2010-06-21 18:58

Deustualdeko Berbalagun Elkartea 

 

Ikasturtea bukatzear dago, eta hurrengo irailerarte ez dugu elkar ikusiko.


Egitasmoan partehartzaile zaren moduan poztuko zaitu jakiteak aurten zortzi talde izan ditugula martxan Deustualdean.

Gero eta partaidetza gehiago dagoela ikusten dugu, eta eskertuko da zuen inguruan euskaldunik edota egitasmoan parte hartzeko gogoekin dagoen baten bat ezagutzen baduzue, gurekin harremanetan jartzea, inongo arazorik gabe ongi etorria izango da.

 

Hurrengo ikasturteari begira, berbalagunean izena emateko epea irailean zabalduko da, eta behin taldeak osotuta urrian hasiko dira mintzapraktikan. Gure kolaboratzaileak ados egotekotan ordutegi berdina mantenduko da, hala ere, blogaren bitartez informazioa eskuragai izango duzu.

 

Besterik gabe,

 

Ondo izan uda!

 

Deustualdeko Berbalagun Elkartea

Ramon y Cajal 42, lokala  - 94 447 10 42

deustualdekoberbalaguna@gmail.com

http://www.blogak.com/deustukoberbalaguna


Ezkerraldean: Jabi Aranguena eta Xila Carrete

Eskumaldean: IƱaki Astaburuaga eta Maria Ochoa


Utzi iruzkina: