Zenbaki Multzoak

denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2007-02-05 11:25
3

Arrautzak dozenaka, minutuak 60naka, zenbakiak 10naka edo 20naka… multzo desberdinetan banatzen ditugu objektu desberdinak. Nahiko zentzugabea dirudi ezta? Bai, posible da,  baina kontua da honek guztiak bere sorburua aintzinako gizarte desberdinetan duela, eta gaur egun guzti hauek elkarren artean nahastuta edukitzea, gure gizartearen interkulturalitatearen erakusgarri besterik ez dela.

Ea, ikus dezagun.

Gure era digital honetan adibidez, sistema bitarra (0, 1) izango da gehien erabiltzen dugunetakoa gu ia ohartu ere ez egin arren. Euskaldunok kontatu berriz, hamarreko multzotan kontatzen dugu (13 = hamar eta hiru; 14 = hamar eta lau…) baina baita aspaldi batetan Europa mendebaldean horren zabaldua izan zen 20nakako multzoetan ere (33 = hogei eta hamar eta hiru, 40 = Ber hogei...)

Baina zergaitik desberdintasun hau?

Aditu guztiak ia bat datoz sistema hamartarra gure eskuetako hatzen kopuruagatik dela esatean. Hamar hatz ditugu, eta garai batetan kontatzen jartzerakoan oso lagungarri egingo zitzaien sistema hau. Ingelesezko 11 “Eleven” hitza adibidez “an” eta “lift” hitzen baturatik omen dator, “bat geratzen da” esanahiaz, eta 12 “twelve” “two” “lift” “bi geratzen dira” esalditik (hamar kontatu eta bi geratzen ziren soberan). Malasiako hizkuntzaren batetan gainera “eskua” eta “bost” izenentzat hitz berbera erabiltzen omen da.

Eta 20nakako sistema? Beno, ba hogeinakakoa eskuko eta hanketako behatzen baturaz sortu omen zen. Frantsesez ere “80” “Quatre-vingts” (lau hogei) esaten da eta irlandesezko 40 “daichea” bi aldiz hogei-tik omen dator.

Eta minutuak eta orduak 60naka kontatzeko kontu hori? Beno, kontu hau konplexuagoa da. Dirudienez sistema hau jada Mesopotamia aldean Sumeriarrek erabiltzen zuten kristo aurreko lau milagarren urtean. Batzuen ustez, 60 zenbakia 1, 2, 3, 4, 5 eta 6 zenbakiez zatitu litekeen lehengoa delako aukeratu zuten. Beste batzuek berriz sistema hau hilargiaren zikloarekin lotzen dute.

2000. urtean argitaratu zen The Universal History of Numbers liburuaren egile den Geoges Ifrah-ren ustez berriz, 60ko sistema, 5-eko eta 12-ko oinarriak erabiltzen zituzten bi etnia desberdinen arteko batzearen ondorioz sortu zen.

Sistema bost-darraren oinarria esku bateko behatzetan dagoela ikustea ez da zaila, baina 12koa? Nondik dator sistema 12tar hori?

Zergaitik kontatzen ditugu arraultzak doze-naka, 12naka?

Gaurdaino ingalaterrako pisu eta neurketen sistemak oraindik 12-ko oinarria omen du baita ere, baina zergaitik? Beno, ba dirudienez 12 dira esku batetan ditugun behatzen artikulazioak (behatz lodia kontutan hartu gabe). Ze ona, e? Horratx 12naka kontatzearen harrazoia! Demontre! Kontatu! Kontatu!

Bestalde, ostiraleko diario vascon aintzinako euskal saroien inguruan Luis Mari Zalduari egin zioten elkarrizketa interesgarrian honela dio:

“bada, horren harira, antzinako euskal neurketa-sistema zazpikoa zela esaten duenik. Frogatzeke dago oraindik.”

Zazpia? Eta non demontretik dator hau? Ez dakit ba nik, zazpia, zazpiaaaaa….nondik etorri litekeeennn….. zazpiaaaaa…… a bai! Noski! Zazpia! Euskal neurketa sistema! Zazpia! 5 + 2

5 Behatz eta 2 potro!

Nolatan ez gara orain arte konturatu!


Amuitz

Amuitz 2007-02-05 20:15 #1

Zazpirak bat!<br />ala seirak bat?:&nbsp; <br />(Nafarroa - 5) / 2 = EH<br />

bewater

bewater 2007-02-06 15:39 #2

Oso ona hi, ez nian sekula horrelako gauzetan pentsatu, baina asko gustatu zaiek irakasgaia...eta arabiarrek nola neurtzen dituzte gauzak, eta txinatarrek? hurrengo baterako etxeko lana...benetan interesgarria...

bewater

bewater 2007-02-06 15:39 #3

Oso ona hi, ez nian sekula horrelako gauzetan pentsatu, baina asko gustatu zaiek irakasgaia...eta arabiarrek nola neurtzen dituzte gauzak, eta txinatarrek? hurrengo baterako etxeko lana...benetan interesgarria...


Utzi iruzkina: