Radiohead

denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2007-02-02 18:49
11

Ostiral arratsaldea eta ni hemen, ordenagailu aurrean. Hau da marka hau. Berriz ere xexenak dira, beltz-beltz dira, harrapatu naute! Ole!

Lan"txo" bat egiten ordenagailuan, musika lagun nola ez, baina diska zaharrak (eta badakizue hauekin ez dagoela lanik egingo duenik). Baina pena merezi du.

RADIOHEAD

(bateriaren zain?)

Radiohead bere lehen diskoa izan zen Pablo Honey (1993) -ko "Creep" abestiagatik ezagutu nuen nik. Zuek ere ezagutuko duzue seguroenera. Entzun! Entzun! Ikaragarria baietz! Eta hitzak?

When you were here before,    /    Lehen hemen zinenean
Couldn't look you in the eye   /     Ezin zure begietara begiratu
You're just like an angel,    /      Aingeru bat bezalakoa zara
Your skin makes me cry   /      Zure azalak negar egin arazten dit

You float like a feather      /      Luma bat bezala airean
In a beautiful world           /      Mundu eder batetan
I wish I was special         /      Berezia izan nahiko nuke
You're so fuckin' special   /      Zu horren berezia zara

But I'm a creep,             /             Baina tipo nazkagarri bat naiz
I'm a weirdo               /                Tipo raro bat naiz
What the hell am I doin' here?   /   Zer demontre egiten dut hemen?
I don't belong here         /              Ni ez naiz hemengoa

I don't care if it hurts,          /         Berdin dit mingarria bada
I wanna have control         /            Kontrola eduki nahi dut
I want a perfect body       /            Gorputz perfektu bat nahi dut
I want a perfect soul         /            Arima perfektu bat

I want you to notice          /            Zu konturatzea nahi dut
when I'm not around         /            Inguruan ez nagoenean
You're so very special      /            Horren berezia zara
I wish I was special         /            Berezia izan nahi nuke

But I'm a creep
I'm a weirdo
What the hell am I doin' here?
I don't belong here, ohhhh, ohhhh

She's running out again         /         Ihesik doa berriz ere
She's running out                  /         Ihesik doa
She runs runs runs runs...      /         Korrika, korrika....
runs...

Whatever makes you happy/Zoriontsu egiten zaituen edozein gauza
Whatever you want            /           Nahi duzun edozer
You're so very special         /         Horren berezia zara
I wish I was special            /         Berezia izan nahi nuke

But I'm a creep,
I'm a weirdo
What the hell am I doin' here?
I don't belong here

I don't belong here...

Bale, ados. Ñoño xamarrak agian, baina Amélie ere hala da eta nori ez zaio gustatzen? Eta gainera nor ez da horrela sentitu(tzen) noizbait?

Hurrengo diska The Bends (1995) izan zen. Hemen ere badago ziurrenik ezaguna egingo zaizuen kanta bat. Entzun lasai! Izugarria hau ere! Baietz?

Ondoren OK Computer (1997) etorri zen. Pop-Rock musikaren historian ezinbesteko horietakoa. Abesti denak onak... eta bigarrena hauxe. To!
Radiohead-en diska honen ondoren etorri ziren Coldplay, Muse, Travis... eta nola horrelakoa. Brit-pop berritua. Eta noski hauekin batera Fitte Happier taldeko nere kolegak :-) Denak diska honetatik sortu ziren, oseake ez baduzue.... jaitxi dezakezue emuletik YA!

Ondoren, diska berria ordurarte bezala bi urtetara atera beharrean hiru urtetara atera zuten, 2000. urtean Kid A diska hain xuxen. Eta lehen bistadizoan ezer berezirik suposa ez lezakeen arren, hala izan zen, taldeak hiru urte horien ondoren ateratako diskoak hankaz gora jarri zituelako, aurrekoak entzun, eta disko berriaren inguruan espero zitezkeenak. Diska elektronikoagoa. Ondorengoak ere bide horretatik etorri dira. Elektronika eta Esperimentazioaren bidetik.
Aurreko diskoen irudiari itzulipurdika. Amnesiac (2001) eta Hail to the thief (2003). Ikaragarriak! Entzun Kid A-ko hauek adibidez. puff! la ostia!
Everything in it's rigth place.
Idioteque

Jo! gaur ordubete beranduago oheratu beharko naiz post hau konpentsatzeko!
Baina beno, pena merezi izan du ezta?

i eme

i eme 2007-02-03 18:34 #1

Talde handia!
Lehen diskak ikaragarriak izan arren, Kid a diskatik aurrera egin duten lana da gustokoa dudana; elektronika puntu hoi earra da. Zuzenean ikusteko aukera ere izan ditut eta bikainak. Ala ere, benetan interesgarria Thom Yorke da; pertsonai berezia iruitzen zait eta agian post bat merezi du (egunen batean). Azken aldi hontan, bere konposaketak jazz munduan asko entzuten ari dira.

aitorr

aitorr 2007-02-03 21:20 #2

kantu hau tabernaren baten jartzen dutenean lagunek eta nik "soy un crep" (crêpe) diogu. Bai, ñoñoa, baina denok daukagu disko hori. Idioteque temazo temazo.

Agur bat!

aitorr

aitorr 2007-02-03 21:36 #3

http://www.youtube.com/watch?v=El3ivyKx2oo

bertsio bitxi bat, orain aurkitu dut.

borthuzai

borthuzai 2007-02-04 10:45 #4

bai, ni ere ieme-rekin bat, nik ere gustokoago ditut azken diskak. Egia esan lehen OK Computerrekin geratuko nintzen, baina orain Kid A-Amnesiac bikotea agian nahiago.
Bestalde, ez dut nik Jazz askorik entzuten baina lagun batek esana zidan nola Brad Mehldau-k Radiohead-en bertsio bat jotzen duen, eta Jamie Cullum ere donostian bertsio bat jotzen ikusi nuenean egia esan txundituta geratu nintzen. Halere nahiago kursaalean bertan ikusi nuen Radiohead-en kontzertua :-)

eta thom yorke?
bai, tipo oso interesgarria, musika ikaragarria egiten du (bere bakarkako Erase entzun duzue?) baina batzuetan de atormentado jute horrek no mola nada.... :-)
Eta gitarjole den jonny greenwood ere oso ona dela uste dut. Bere bakarkako Bodysongs ikaragarria!

aitorr

aitorr 2007-02-04 22:58 #5

aizu borthuzai, axola zaizu nire blogetik zurera lotura bat sortzeak?

Link lista bat egingo dut eta.

beste gauza bat

agian ezagutuko duzu, hau da. Niri bezala gai horrek zakila gogortzen dizunez, interesgarri aurkituko duzu.

Oteiza handia zen, baina etimologia-fikzioa egiten zuela onartu behar dugu. "El libro blanco del preindoeuropeo" (pamiela) irakurtzea besterik ez dago. Bueno, ba hori honen alboan (PDF)zorroztasun zientifiko ortodoxoa da. Kriston barreak botako dituzu. Nik, nahiko masokista naizenez, Ihitza jaunaren "Euskararen Jatorria Aurkitua" erosi nuen Bilboko liburudenda ultrasabinista batetan. Impagable.

borthuzai

borthuzai 2007-02-05 10:57 #6

Bai ezagutzen nuen euskararen jatorriaren inguruko webgune hori. Nik gainera dokumentu horiek denak originalean ditut, bertan izan nintzelako! Benetan! Egun hartan ez nuen zeregin handiegirik dirudienez, eta egun pasa joan nintzen Arantzazuko biltzar hartara. Garai hartan Josu Naberan-en liburuak irakurri berriak nituen eta orduantxe argitaratzekotan zebilen euskararen inguruko liburuaren aurkezpenagatik joan nintzen gehienbat. Gainera, nire lagun batek zioenez bere teori asko Bittor Kapanaga-ri ”hartu” omen zizkion liburu berri horretarako, eta Bittor bera ere joatekoa zenez... ba ni ere hantxe!

Eta Ihitza-rena.... nik ez dakit nola hartu. Ez dakit, benetan... Arantzazuko biltzarrean ez zen ba oooommmm horiek eta denak irakurtzen hasi! Pdf horretako testu guztia irakurri zuen horrelaxe! Bere horretan! Ez dakit, ez dakit...

Beno, Kapanagaren ”Euskara, Erro eta Gara” erosteko behintzat balio izan zidan biltzar hark (nahiz eta oraindik ez dudan irakurri...:-)

eta Oteizaren inguruan zurekin erabat ados. Baina ideia originalak ditu behintzat :-) Aipatzen duzun liburuan agertzen diren zenbait etimologia oso “onak” dira (Dedalo eta Ariadna-ren mitoa… ez dakit, buruz ari naiz)

Halere Oteizaren onen-onena “El libro de los plagios”. Chillidaren aurka, bera plagiatu zuela y la ostia, frogatzeko argazki eta guzti! Ke kaña! (ez, ez, onena Quousque Tandem nola ez!:-)

Beno, estimatzen dizkizut erantzunak (gainerantzeko denei bezala, besterik ez genuen behar! ;-) eta linka ipintzeko baimena eskatu izana. Ikusten duzun bezala nik zuri halakorik eskatu gabe ipini dut. Ups!

aitorr

aitorr 2007-02-05 17:17 #7

el libro de los plagios oso ondo dago, tamalez nik fotokopiatuta daukat eta egoera nahiko kaxkarrean. Uste dut Chillidari "decorador" deitzen diola, Oteizaren triedro bat hartu eta apaintzeagatik. Chillidaren eskultura hori Bartzelonan dago, argazki bat daukat ni bertan sartuta.

Pamielakoek diote bai, berriro kaleratuko dutela bla bla, baina denbora asko daramat zain. Uste dut orain dela gutxi Goyari buruzko liburu bat atera dutela (Oteizaren ikuspuntutik, edo Oteizak idatzia). Ezagutzen baduzu esango didazu zemoduzkoa dan.

Gaur beste linguafreak-link bat utziko dizut; HAU

eta...

Ihitza lehendakari!

borthuzai

borthuzai 2007-02-05 19:36 #8

Bai, oraintxe eskuartean dut "Goya mañana; El realismo inmóvil; El Greco, Goya, Picasso" liburua. Aspaldi irakurri nuen baina gogoan dut ikaragarri gustatzen zitzaidala (ez dut uste honekin harritu zaitudanik ezta?:-) batez ere Goya, El Greco, Picasso, Dalí, Seurat...en zenbait artelan komentatzen dituelako (QTko amaierako zatian bezalatxu).

Oteizaren liburu honetako zati batzuk ipini nituen bere garaian hemengo honetan:

- Sarrera
- Las tres salidas del Quijote
- Naturalismoa, Surrealismoa eta Superrealismoaren definizioak

Bada amaieran "La significación vasca del Guernica" izeneko kapitulu bat. Ea bihar edo etzi benetan harritu ninduen bertako tartetxo bat ekartzen dizuedan. Benetan kuriosoa benetan.

borthuzai

borthuzai 2007-02-05 20:07 #9

Beste kontu bat. hemen Hasier Etxeberriak Oteizaren "Filología Vasca..." liburuaz dioena ere interesgarria da. Bere garaian Arteleku-ren webgunean zegoen (weborri bukaeran beste artikulu batzuk), baina orain ez dut topatu eta nik zintzilikatu dut.

bewater

bewater 2007-02-06 15:45 #10

Erabat ados, creep abestia ikaragarria da, baina OK Computer inoiz atera den disko onenetakoa da ezbairik gabe...niri Fitter Happier-eko baten batek utzi zidan eta betirako eskertuko diot...oraindik jotzen jarraitzen al dute?

borthuzai

borthuzai 2007-02-06 16:20 #11

ba ostiral hontan arratsaldeko 7retan "KUL" izeneko Fitter Happier kide batek (bai, bai, hik nik baino hobeto ezautzen deken hodei ilun horrexek) kontzertu bat zeukik donostiako FNAC-en. (bakik elektronikaldian jo ziala, ba, horren harira edo...)

Jun beharko diau.

Fitter Happier berriz, jada diska berria grabatzen ai dituk, oaintxe ya produkzio lanetan sartuta uste diatenez. puff! la ostia dituk hauek! benetan.

Utzi iruzkina: