Zerua ez da "iz. 1. Bertatik begiratuta Lurraren gaineko ikuspegi osoa hartzen duen espazioa" soilik (Harluxet). Zeruak esanahi asko ditu, gauza asko da batera.
Utopiak tokiren bat izatekotan adibidez, u-topia, topos-ik eza, tokirik eza bada ere, berau zerua da. Zeruan amaitzen dugu batzuen ustez hil ondorenean betiereko makro-festa batetan gure adiskideez inguraturik, DJ Jesus buru dugula. Astroak bertan kokatzen direla diogu beste batzuetan. Ilargia, Eguzkia, denak daude zeruan zintzilik. Eta biziaz bustitzen gaituen argia ere bertatik dator. Argia, eta baita agian extralurtarrak ere. Hauek ere noizbait bertatik jaitsiko omen zaizkigu helburu ezezagunen bat tarteko, eta nork daki, euskaldunok ere agian bertatik gentozke, zergatik ez :-)
Kubrick-en filmeetan berriz, esanahi guzti hauek topa ditzazkegu.
Aspaldi xamar aipatu genuen adibidez Kubrick-ek Ikaro-rekin parekotasunik bazuela. Kubrick ere, Ikaro-rengadin ikasiz, garai hegaldatzen saiatu zela eta film perfektua egiteko utopiaren bila, bere hegoak argizariz ez, baina beste material batetan egitea hobe zela ohartu zela.
Kubrick-ek badu baita ere Jainkoarekin, edo jainkoak lurrean dituen “ministroekin” hobe esan, erlazio berezi xamar bat. Izan ere, Lolita filmaren moraltasun ezagatik kritika ikaragarriak jaso zituen zuzendari honek, 2001: A Space Odyssey filma “mistikoagatik” (erligiosoen ustez) Eliza katolikoaren sari bat jaso zuen eta Vatikanoan eskeinia izan zen. Gogoratzekoa da bestalde, nola gazte jendea LSD-z gainezka zinetokien lehen lerroetan kokatzen zen filme honetako irudiak hobeto “bizitzeko” (jainkoarengandik gertuago sentitzeko akaso?:-)
Egian esan, nire ustez 2001 film honetan gehiago ari da bizitza extralurtarraren inguruan. Filmaren estreinaldi egunean bertan honela mintzo zen Kubrick bera: