aste santuak, ez hain santuak

butiklan 1456131826619 Butiklan | 2008-05-08 17:08

Bi aste, ikuspuntu ezberdinetatik begiratuz gero, luzeak edo motza izan daitezke; baina nire kasuan behintzat, ahal nion zukurik gehien ateratzen siatu nahiz.

Lehen asteburu hartan Balerdi eta Ganboren tontorrak izan nituen helburu, helburu gaindituak izerdi tanton ugariren ondoren; Amezketatik gora aurkitzen diren aspaldiko mina baztertu horiek eta bertako langileen egoeran pentsatzeak izugarri hunkitu ninduten.

Astelehen eta asteartea lan egunak zirenez, Arrasatera itzuli behar izan nintzen fabrikara lan egitera, eta Eskoriatzako gure pisuan egotera.

Hurrengo bi egunak nire lagunekin igaro nituen mendi, baso eta erreka artean, farrez, ardoz eta trikitixaren hotsaz inguraturik; frontoian ere pilota saio ederrak egin genituen.

Ostiralean hasi zen urteak daukan momenturik kitzikagarrienetarikoa: Gazte Topagunearen hasiera. Lezon eman genituen lau egun, eguraldi eta polizi erasokorraren artean, eta irauen ere ederki iraun genduen, galtzerdiak bustita eta irribarrea ezpainetan; ametsak biziz amestu beharrean.

Hurrengo astea ere anitz ederra izan zen, nire lagun min italiarrak Euskal Herriraino inguratu baitziren bisita egitera, eta beraiekin eman nuen aste oso hura: Goierri goitik-behera ikusi genuen, Donostira joan ginen egun pasa, Hernanin sagardotegira, Bizkaiko kostaldera (Mundaka, Bermeo, Plentzia...), baita Gipuzkoako itsasertzera ere (Pasaia, Hondarribia, Orio...), eta nola ez, iparraldean ere egin genuen sartu irtena.

Zuku goxoa atera niona hamabost egunei.


aste santuko tourra map

 

Ezkerra eta Iosu etxera!

osasuna, maitasuna eta askatasuna


Utzi iruzkina: