ALKIMIA Berrogei gradu egongo ziren kalean gutxienez. Txoriek ere abesteko gogorik izaten ez duten horietako arratsalde sargoritsua zen hura. Zorioneko arratsaldea. Ez zuen Martinek espero gertatzeko zegoena. Egunero bezala 8ak jo orduko, lanpostua utzi, erropak aldatu eta kalera. Dutxa etxean hartuko zuen, edo ez. Fitxa pasa eta behin behineko askatasuna atearen beste aldean. Etengabeko 3. graduan zegoela esan ohi zuen Martinek. Izan ere goizeko zortzietan lanera sartu eta arratsaldeko ordu berak arte ez zuen, beretzat hain preziatua ...