Alkimia
ALKIMIA
Berrogei gradu egongo ziren kalean gutxienez. Txoriek ere abesteko gogorik izaten ez duten horietako arratsalde sargoritsua zen hura. Zorioneko arratsaldea. Ez zuen Martinek espero gertatzeko zegoena.
Egunero bezala 8ak jo orduko, lanpostua utzi, erropak aldatu eta kalera. Dutxa etxean hartuko zuen, edo ez. Fitxa pasa eta behin behineko askatasuna atearen beste aldean. Etengabeko 3. graduan zegoela esan ohi zuen Martinek. Izan ere goizeko zortzietan lanera sartu eta arratsaldeko ordu berak arte ez zuen, beretzat hain preziatua zen, askea izatea lortzen. Egun horretan ere halaxe izan zen minutuz minutu, inprobisazioari lekurik utzi gabe.
Eguneroko gidoiak agintzen zuen legez, bere lagun taldea biltzen zen tabernara abiatu zen. Auzo zaharreko taberna zaharra zen. Garai batean, industrializazio garaian, langileek hartuta zuten, hamaiketakoak, kafeak, lo aurreko “Carlos terceroa...”
Garai latzenekin batera Estropo tabernaren gainbehera etorri zen. Azkenik, beste asko bezala, itxi egin behar izan zuten.
Imanolek, lan gabeziak bultzatuata edo, Estropo berriro irekitzeko erabakia hartu zuen orain dela bi urte. Garbitu bat eman, garagardo merkea eta entzun ezinezko musika nahiko izan ziren tabernaren zaratak eta keak berriro azaleratzeko. Hori bai oraingo bezeroak aurrekoen semeak ziren.
Zortzirak eta hogeitabost, Estropora heldu eta lehenego Kelerra uztutzeko pronto zegoen Martin, etorkizunak zer ekarriko zion erreparatu gabe.
Ø Txarra atzoko partidua eh?
Ø Bai, kaben laospera!! Igandero berdin
Penaltia zela, txartela zela... Elkarrizketa sakonetan pasatzen zituzten iluntzeak eta askotan gauak.
Martinek, edaten zituen garagardoen txapak gordetzen zituen beti. Inoiz, gutxiago edan zuela itxura egiteko edo, bakarren bat “desagerrarazten” bazuen ere.
Halako batean, ezustean Estropora neska bat sartu zen. Neska bi egia esateko. Ez zen oso ohikoa Estropotik neskak ibiltzea, izan ere aspaldi ez zen bat ere sartzen eta Imanol tabernaria, Martin eta gainontzekoak itxaropena galdua zuten.
Ø Arratsaldeon mutilak – bi neskak batera
Ø ieeeep! zer nahi?- Imanolek
Ø Keler bi mesedez. Hotzak.
Ø Hotzak? hemen garagardo hotza hartzeko neguan etorri behar emakumea! Kalean dagoen beroarekin nola nahi duzue garagardoa hotz egotea ba?
Ø Tira ba atera bi epel.
Neskak Martinen ondoan eseri ziren. Ondo ondoan ez baina, Martin nerabe baten gisan, urduri jartzea lortu zuten.
Ø Aizu! zenbat txapa dituzu hor? Ez dira ba izango edan dituzun guztienak ezta?
Ø Ba...ba bai – Martinek.
Ø Bat, bi , hiru, lau... hamairu txapa. Hori duk edan beharra motel!!
Horrela kontu kontari hasi ziren hiruak, lana, bikoteak, aldaketa klimatikoa eta antzeko gai metafisikoez aritu zen gauerdira arte gure triangelu osatu berria.
Martin gustora zegoen egin berri zituen lagunekin. Gainera Martin, hizlari ona ez bazen ere, maisuki menperatzen zituen 3 gaietako bat proposatu zioten: apustuak.
Bi nesketako batek, isilena baina hitz egin gabe asko adierazten duen horietakoa, zera proposatu
Baina, zer egin behar zuen bestela? Apustua ez onartu? Martinek ondotxo zekien neskarena bezalako dozenaka poltsak betetzeko gai zela. Zergatik ez onartu? Eta poltsa barruan ze kristo egongo zen?
Mereziko ote luke biharamunean izango zuen burukomin eta ondoeza? Ahaztu gabe hurrengo egunean fundizioan pasa behar zituen hamabi orduko oinazea areagotu egingo zela.
Ø Bai – esan zuen buelta gehiago eman gabe – onartuko dut.
Baina poltsan zer dagoen jakin beharko nuke ezta?
Ø Irabazten baduzu jakingo duzu – neska isilaren epaia.
Martinek ezin
Gauzak horrela, edaten jarraitu zuten hirurek Martin bere kabuz zutik egoteko gaitasuna erabat galdu zuen arte. Barra gainean, zenbatu ezinezko txapa multzoa zegoen, Imanol barraren beste aldean ia ia ikusten uzten ez zuena.
Ø Bo! Probatuko al dugu? – Martinek
Neskak poltsa beltza hartu, zabaldu eta bertatik zerbait atera zuen. Martinek ezin izan zuen ezer ikusi, neska paketetxoa iskutatzen saiatu zelako batetik eta Martinek, gainean zuen zepelinarekin, sator batek baino gutxiago ikusten zuelako bestetik.
Txapak hartu eta banaka banaka, Martinek sekula santan ahaztuko ez zuen poltsora sartzen hasi ziren.
Poltso beltzak, goraino betetako kafe kikarak bezala, gainezka egin zuen. Poltso bat ez, bi betetzeko beste txapa zegoen bertan.
Martinek, garrantzirik eman gabe, beste trago bat eskatu zuen.
Ø Nahi al duzue beste bat? Zuzendu zitzaien neskeei.
Ø Baina, ez duzu zer irabazi duzun jakin nahia ala?
Ø Badakit zer irabazi dudan – esan zuen damutuaren ahots txikiarekin.
Aste osorako ajea da irabazi dudana. Hori da nire saria. AJEA!
Neskak, Dolce & Gabbana itxurako alkandorak jantzi eta Estropoko atetik irten ziren “agur” xume bat esanez, poltsotik ateratako paketetxoa barra gainean utzita.
Ø Aizu Martin! Zure lagunek pakete bat utzi dute zuretzat – Imanolek
Ø Zeuk zabaldu nahi baduzu, nik nahikoa adar jotze izan dut gaurkoz eta.
Imanolek entzun eta hain berezkoa zuen abiaduran paketea zabaldu zuen
Ø Martin Martin hau ikusi behar duzu!!. Ez duzu sinistuko!!
Ø Aiba la ostia!
Horrela, Alkimista zaharren modura garagardoa urre bihurtzea lortu zuen Martinek.
Honek behin betiko askatasuna ekarri zion, errutina zitala zer zen ahaztu egingo zuen urteekin, eta behingoagatik beretzat hain preziatua zen askea izatea lortu zuen. Dena, hobekien egiten zekiena eginaz.
Eta, egindakoaren sari gisan edo, beste garagardo bat eskatu zuen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: