blogainditu

ESKOLA AGENDA 21

1
blogforever 1456131718424 blogainditu | 2011-02-15 11:16

Nire ustez eskola agenda 21 batek ez du ezertarako balio. Gure ikastetxean ez du ia inork eskola agenda 21eko batzordekide izan nahi. Nire ustez eskola agenda 21 alferrikako lana egiten ari da, eskolako gazteak udaletxera joatean, udaletxekoek ez dutelako kasurik egiten eta horregatik ez du nahi inork eskola agenda 21 eko batzordekide izatea. Gainera batzordekideak errekreo orduetan biltzen dira eta nire ustez ez da momentu egokia, gazteek jolastea dutelako atsegin. Eskola Agenda 21 egin beharrean beste gauza garrantzitsu batzuk ere egin genezake, adibidez iniziatiba edo drogaren kontu...


Orain dela gutxi Espainiako gobernuak lege berri bat kaleratu du eta lege horrek dionez leku publikoetan eta umeen ondoan ,adibidez, parkean… erretzea debekatuta dago eta ondorio txarrak dakartzanez gai horri buruz daukadan iritzia ematea da nire helburua.   Nire ustez leku publikoetan erretzea debekatzea ondo dago bestela erretzen ez dugun pertsonak berdin-berdin kaltetzen digulako zigarroaren keak eta horrek ondorio txarrak dakartza.   Adibidez, gaixotasunak...Beste alde batetik tabernetan askoz erosoago eta gusturago sentitzen garelako kerik gabe.Bestetik umeentzako eredugarri...