ESKOLA AGENDA 21-eko KANPAINAK

blogforever 1456131718424 blogainditu | 2011-02-21 15:18
2

Azken urte hauetan herriko ikastetxe denak Eskola Agenda 21 kanpaina burutzen ari dira.Eskola agenda 21-ek ingurugiroaren kontzientziazioa lantzen du.Baina Eskola agenda 21-ek planteatzen dituen kanpainak  merezi  al du lantzea?

 

 

Nire iritziz Eskola agenda 21-ek ez du ezertarako balio.Alde batetik gaur egungo neska-mutilei ez zaizkigulako ingurugiroarekin lotuta dauden gaiak lantzea gustatzen eta gutxiago atsedenaldian.Esan beharra dago atsedenaldian beste gauza interesgarriagoak egitea gustatzen zaizkigula,adibidez,esku pilotan jolastea… Beste alde batetik beste gai garrantzitsu batzuk lantzea egokiagoa izango zela pentsatzen dut,adibidez,drogamenpekotasunari buruz… arazo larriagoak sortzen dutelako eta guk gogo eta arreta gehiago jarriko genuelako.Azkenik hilabete askotan egin duzun lana udaletxera joaten zarenean udaletxeak ez du kontuan hartzen eta eginiko lan guztia alferrik izaten da.

 

 

 

Ondorioz, Eskola agenda 21-eko kanpainek  ez dute ezertarako balio eta Eskola agenda 21 gabe berdin-berdin biziko gara eta ingurugiroa ere berdin mantenduko da.    

Maider eta Maialen

Maider eta Maialen 2011-02-21 15:41 #1

Gure ustez zure iritzia gurea bezalakoa da, hau da, guk ere uste dugu Eskola Agenda 21 egiteak ez du sentzurik zeren eta udaletxera joan eta kasurik ez egiteko hobeto da ezer ez egin eta jolastorduak aprobetxatzea. Hau egin beharrean beste zerbait egitea agian nahiago izango genuke.

naiara eta nerea e

naiara eta nerea e 2011-02-22 11:10 #2

<p>Gu ere ados gaude aipatu dituzun ideia guztiekin. Lehenik eta behin, ez dugula kasurik egiten esan duzunean guztiz ados geunden, gainera beste gai batzuk izaten baziren hobeto izango zelako. Gainera, udaletxera eramatean guk egin ditugun proposamen denak ez dituzte kontutan hartzen, bakarrik beraiei gustatzen zaienak edo hobeto esanda komenitakoak.</p>

<p>Bukatzeko, guk ere esan nahi dugu guretzat ere ez duela gauza askotarako balio eta gainera boluntarioak direla eta ez duela merezi horrela denbora galtzea.</p>

<p>naiara eta nerea e</p>

<p>&nbsp;</p>


Utzi iruzkina: