BI ASTE KRUDEL ETA GOGORRAK ( Turista japoniar batek bi aste bizirik iraun zuen belarra jaten,erreketako ura edaten eta kobazuloetan lo egiten)

blogforever 1456131718424 blogainditu | 2011-06-17 14:14
1

Maiatzaren 25-ean Makiko Iwafuchi, turista japoniarra, Nepaleko mendietan desagertu zen eta berak aitortu digunez belarra jaten eta kobazuloetan lo egiten biziraun zuen.Gainera, errekako ura edan zuen bi astetan zehar.

 

Makiko Iwafuchi izeneko turista, Nepaleko mendietan kokatuta dagoen hoteletik irten zen Goshainkunda aintzira ezagutzeko asmoarekin baina ez zen gehiago hotelera itzuli, izan ere, bi astetan galdurik egon zen.Japoniako prentsak esan duenaren arabera ibilbide nagusitik zihoanean okerreko bidea hartu zuen eta ohartu zenean ez zen kapaz izan bide zuzena bilatzeko eta bertan geratu zen bakarrik eta galduta.Hurrengo egunean armadako gizonak beraren bila irten ziren baina bi aste beranduago bilatu zuten.

 

 

IKUSGARRIA

 

Armadako gizonak Makiko Iwafuchi bilatu zutenean berehala eraman zuten ospitalera eta bertan harrigarria ematen duen harren hanketako tipulak(ampolla) bakarrik osatu zieten. Esan beharra dago, medikuak ere harrituta geratu zirela. Makiko Iwafuchik aitortu zigun mendiko ibilbide gehiago egiteko gogoarekin zegoela baina bakarrik joan beharrean lagunduta nahiago zuela.

 

MAKIKO IWAFUCHI IZENEKO MUSEOA

 

Makiko Iwafuchik erakutsi duen indar eta ausardia omentzeko bera  bizi den herrian museo bat eraikitzea erabaki dute. Museoaren ateak Uztailaren 15-ean irekiko dituzte eta sarrerak 5 euro balioko du.Bertan Nepaleko mendietan bizi izan zituen momentu gogorrak azaltzen dituen bideo bat jarriko dute eta gainera,  museoan zehar momentu horiekin lotuta dauden argazki batzuk ikusi ahal izango dira.

 

Makiko Iwafuchi emakumea erreskatea burutu ondoren.

 

 

 

Marisa

Marisa 2011-06-18 16:32 #1

I prefer tea to chocolate, I have a preference fitness to <a href="http://www.supplementstoweightloss.com/">weight loss supplements</a> and I favor your excellent writings to poor thoughts of your copycats


Utzi iruzkina: