1. Zer dela eta zer dela gehiago kentzen diozunean handiagoa egiten dela? 2. Mila begi baina gehiago ditu, ahoa irekita edo itxita guztiz irekitzen duenean otsoak goraka begira hasten dira ohiuka. Zer da? 3. Beti zerbait galdetzen dabil, batzuetan tranpak ditu, liburuetan agertzen dira eta denak dira ezberdin. Zer da?
Altxor bat aurkitzeko mapa hau jartzen zuen: uhartera heltzean palmondo bat, pinu bat eta itsasontzi zahar bat ikusiko duzu. Zenba ezazu zenbat pausu dauden itsasontzitik palmondora. Palmondora heltzean egin ezazu 90º-ko bira bat ezkuinalderantz eta ibil ezazu zuzen itsasontzitik palmondora dauden pausu adina. Bertan jar ezazu makil bat (erreferentzia moduan). Itzul ezazu itsasontzira eta pinuraino dauden pausuak zenba itzazu. Pinura heltzean egin ezazu 90º-ko bira ezkerralderantz eta ibil ezazu pausu berberak. Eta jar ezazu beste makil bat. ALTXORRA BI MAKILEN HARTEAN DAGO (Adibidez 2 maki...
Tarta bat labean sartu duzu. Tartak, 11 minutu behar ditu ondo egiteko. Baina denbora neurtzeko bakarrik 2 areazko erlujo dituzu. Bat 8 minutukoa eta bestea 5 minutukoa. Nola egingo zenuke tarta gordinik ez geratzeko edo ez erretzeko?
Hartz bat 10 km ibiltzen da hegoalderatz, 10 km ekialderantz eta bukatzeko 10 km iparralderantz. Abia den puntura bueltatzen bagara, zer kolorekoa de hartza?
2 + 2ren erdia 3 izan daiteke?
Egongela batean, 10 kandela daude mahai baten gainean. 2 kandela itzaltzen dira haizea dela eta. Horregatik lehioa isten da baina isterakoan kandela 1 itzaltzen da. Gau osoan ezer gehiago gertatu ez bada zenbat kandela egongo dira gaua bukatzerakoan?
Blog honetan joku logikoak eta matematikoak daude. Jokua jarrita aste bat duzue erantzunarekin topo egiteko, bestela 7 egun pasa eta gero emaitza emongo dizuet. SAIA ZAITEZTE!!!
Joe Peio erantzun guztiak dakizkizu! Ondo erantzun duzu hau ere !!! :)