Nola aurkitu zuen altxorra?
Altxor bat aurkitzeko mapa hau jartzen zuen: uhartera heltzean palmondo bat, pinu bat eta itsasontzi zahar bat ikusiko duzu. Zenba ezazu zenbat pausu dauden itsasontzitik palmondora. Palmondora heltzean egin ezazu 90º-ko bira bat ezkuinalderantz eta ibil ezazu zuzen itsasontzitik palmondora dauden pausu adina. Bertan jar ezazu makil bat (erreferentzia moduan). Itzul ezazu itsasontzira eta pinuraino dauden pausuak zenba itzazu. Pinura heltzean egin ezazu 90º-ko bira ezkerralderantz eta ibil ezazu pausu berberak. Eta jar ezazu beste makil bat. ALTXORRA BI MAKILEN HARTEAN DAGO (Adibidez 2 makilen hartean 10m badaude. Altxorra 5m-ko puntuan dago)
Mapa pertsona bat aurkitzean altxorraren bila joan zen. Irlara heltzean palmondoa eta pinua ikusi zuen baina ez zegoen itsasontziaren arrastorik. Hala ere, zailtasunik gabe, aurkitu zuen altxorra zegoen tokia. Nola ote jakin zuen non zegoen?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: