Energia-iturri esaten zaio lana egiteko behar den energia lortzeko erabil daitekeen material edo fenomeno orori.Energia-iturriak berriztagarrietan eta berriztaezinetan sailkatzen dira. Energia-iturri berriztagarriak dira ahituko diren beldurrik gabe erabil daitezkeenak. Energia-iturri berriztagarriak dira, besteak beste, eguzkia, haizea, ur-korronteak, mareak, Lurraren barreneko beroa eta biomasa. Energia-iturri berriztaezinak, aldiz, mugatuak dira eta ezin dira berritu. Erabili ahala agortzen dira. Energia-iturri berriztaezinak dira erregai fosilak (ikatza, petrolioa eta gas naturala) eta...