Energia-iturriak
Energia-iturri esaten zaio lana egiteko behar den energia lortzeko erabil daitekeen material edo fenomeno orori.
Energia-iturriak berriztagarrietan eta berriztaezinetan sailkatzen dira.
- Energia-iturri berriztagarriak dira ahituko diren beldurrik gabe erabil daitezkeenak. Energia-iturri berriztagarriak dira, besteak beste, eguzkia, haizea, ur-korronteak, mareak, Lurraren barreneko beroa eta biomasa.
- Energia-iturri berriztaezinak, aldiz, mugatuak dira eta ezin dira berritu. Erabili ahala agortzen dira. Energia-iturri berriztaezinak dira erregai fosilak (ikatza, petrolioa eta gas naturala) eta mineral erradiaktiboak.
Eguzkiaren erradiazioa erabil daiteke, eguzki-atzigailuen, heliostatoen eta zelula fotovoltaikoen bitartez beroa lortzeko edo elektrizitatea ekoizteko.
Haizea eta ur-korronteak erabil daitezke, hurrenez hurren, zentral eolikoetako aerosorgailuei eta zentral hidroelektrikoetako turbinei eragiteko.
Lurraren barreneko beroa balia daiteke ura berotu eta zentral geotermikoetako turbinak birarazteko.
Landareen eta animalien hondakinak erregai gisa erabil daitezke zuzenean. Biogasa nahiz bioerregaiak ekoizteko ere balia daitezke.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: