Zinema gazteon ahalbidetik kanpo

berbaeizu 1456131445920 BERBA EIZU! | 2007-11-05 00:57
1

Zenbait egun neramatzan "Las trece rosas" izeneko pelikula ikusi nahian, eta gaur azkenik lortu dut. Benetan filme ona iruditu zait, nahiko gogorra baina oso polita.
Gauza da, nire asmoa ez dela pelikulari buruz hitz egitea, baizik eta bidegabekeri bat zalatzea: lotsagarria da sei euro ordaindu behar izatea zineman pelikula bat ikusteagatik; noski, hori jatekoak eta edariak kontutan hartu gabe, osterantzean prezioa bikoiztu egiten baita.
Gehienok, ezin dugu hainbeste diru gastatu pelikula bat ikusten dugun bakoitzean eta gazteok gaur egungo soldata baxuekin, are gutxiago. Horrela, niretzat behintzat, luxu bat bihurtu da eta zinemara joaten naiz bakarrik filme batek atentzioa izugarri ematen didanean.
Txarrena da, filmeak kulturaren parte direla eta prezio altuek, gazteok kulturarekiko izan genezakeen loturetako bat, deigarriena,  ahultzen dutela. Bestela, geratzen zaigun aukera bakarra "pirateria" delakora jotzea da. Esan behar dut, horren aurka nagoela, baina askotan gazteoi filmetaz gozatzeko gelditzen zaigun posibilitate bakarra da.
Ondo legoke, gazteentzako prezio baxuago bat ezartzea. Egia da unibertsitariok karneta erakutsiz beherapena dugula, baina beherapen hori ez da euro batera ere heltzen eta gainera ostiraletan, asteburuetan eta jaiegunetan ez da egiten. Deskontuarena beraz, tranpa hutsa da.

                     

Ni neu

Ni neu 2007-11-06 09:18 #1

Bai, nahiko garestia da zinema. Bidegabekeria!!!<br />


Utzi iruzkina: