Beste bat, edonor

behinbatean 1456131426872 Esateko beste modu bat | 2010-07-18 21:06
1

Askotan pentsatu izan dut pertsona orok duela berezko istorio bat gordeta, kontatzeke oraindik, eta askotan, gainera, ez dakigula nola adierazi.

Nik neuk ere badut zerbait munduari esateko, ez dakit beste batzuek baino gehiago, ez dut uste. Baina ahozko probak justu-justu gainditzen dituen pertsona izaki, hobeto komunikatzen naiz boligrafo batekin eskuartean.

Horrexegatik sortu dut txoko xume hau munduko sare amaigabeeneko bilioika orrialderen artean, teklek boligrafoaren lana azkarrago egin dezaketenaren sinestun. Barnean daramadana komunikatu nahi baina egiten ez dakien beste bat naizelako.

Behin batean bizi izan den edonor.

Zigor

Zigor 2010-07-18 22:51 #1

Animo, irakurle bat behintzat izango duzu! Laster arte Lola :-)<br />


Utzi iruzkina: