Esateko beste modu bat

Belarri paraboliko handiak, ile elektrikoa zerurantz zuzen, begi urdin supersonikoak. Irribarrea? Ez, ez dakit. Eta begirada mota ere ez. Ez nau begiratu. Nik bai bera. Baina bere aurpegia besterik ez dut ikusi. Eta aurpegi haren esanahia ez da hiztegian agertzen.


Askotan pentsatu izan dut pertsona orok duela berezko istorio bat gordeta, kontatzeke oraindik, eta askotan, gainera, ez dakigula nola adierazi. Nik neuk ere badut zerbait munduari esateko, ez dakit beste batzuek baino gehiago, ez dut uste. Baina ahozko probak justu-justu gainditzen dituen pertsona izaki, hobeto komunikatzen naiz boligrafo batekin eskuartean. Horrexegatik sortu dut txoko xume hau munduko sare amaigabeeneko bilioika orrialderen artean, teklek boligrafoaren lana azkarrago egin dezaketenaren sinestun. Barnean daramadana komunikatu nahi baina egiten ez dakien beste bat naizel...