Enperadorearen etorbidearen barrena

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1670600843986 Begizolia | 2020-11-02 09:31

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1604306554450

Konfinamenduaren 4. eguna da. Hogei minutura dut oinez Ondarraitz plaia. Herenegun, etxetik irten eta  Enperadorearen etorbidea-ren barrena nindoala (Boulevard L’empereur) poliziek geratu ninduten: “Monsieur, votre masque s’il vous plaît?”. Adeitsu tratatu ninduten. “Fitxatuta” naute, pentsatu nuen, Attestation delakoa erakutsi ondoren.

Ondarraitzen musukoa kendu eta musu bat helarazi nion itsasoari. Jende “asko” zebilen paseoan, artean, lau hankako txakur ez gutxi. “Bi hankako txakurrak ‘ausartuko’ al dira hondartzan sartzen? Zergatik uzten gaituzten plaian libre?”. Horiek nire galderak.

Atzo, iragan ostegunean (Irati pagadian) onddoen bila ibili ginen lagunetako batekin (Makalo) topo egin nuen hondartzan: “Hara Mikel, onddoak bildu ezean, maskorrak?”. Bai horixe! Maskor pila bildu nuen.

Geroxeago beste lagun batekin (P.) topo egin nuen. Maskorrak eskuetan eraman ezinik, poltsa bat eskaini zidan. Eskerrak!

Honela erran dit: "Mikel, irakurri dut zure Blog-ako testua, ez naiz erabat akort. Izan ere, betetzeko hustu egin behar da, bainan itsasoan hustu eta bete egiten gara aldi berean, betegintzarre (plénitude) edo oreka lortuz! Itsasoaren miraria…”.

Hitzak eskertu dizkot lagunari: “Zenbat lamina, hainbat ikusmina!”.

Lagunak hauxe ere erran dit: “Ziur aski, astelehenean ezin izanen dugu ibili hondartzan. Prefetak itxi nahi du, Kottek ez! (Kotte Ezenarro auzapezak).

Etxera bidean, jendea musukorik gabe zebilen, ni musukoa jarrita. Iragan egunean, poliziak identifikatu izan nintzen, Berriz ere harrapatu izanaren beldur nabil, nonbait. Jendearen arteko bideko solasetan entzun dut: “Hoy último día de playa!”.

Auzora arribatu eta auzo bati erran diot hondartza itxiko dutela. Ezenarrori esker irekita dagoela: “Noski, bakoitzak berea, suprefetak nola auzapezak hala. Zein aulki betetzen duzun arabera!”.

“Bi hankako txakurrak ‘ausartuko’ al dira hondartzan sartzen?” pentsua heldu zait gogora. Inozoa ni. Txakurrak ausartak izan edo ez, agindua betetzeko daude, eta beti dute betetzen. Enperadoreak zutik daude oraindik ere!

P. lagunaren mezu bat jaso dut e-postaz. Jean Giono-k hau jakitera eman zuen: “Ez utzi eraldatzen materia moduan... Ez jarraitu inori, argitasun aski baduzu segi ibiltzen... Ibiltzeari uzten ez badiozu, ibiltzea pentsatzen baduzu, agian ez zoaz guztiz zuzen, baina jarraitu oinez”.

Hobeto jatorrizko testuan: “Ne vous laissez pas transformer comme de la matière… Ne suivez personne, marchez seul que votre clarté vous suffise… Si tu n’arrêtes pas de penser marche, si tu penses trop marche. Si tu penses mal, marche encore”.

Gaur ere hondartzara joanen naiz!


Leave a Comment: