BANU!!!

DENAK TALDEAN LANA HOBEA!!!!!!

 50 bat ontzi, horien artean 2.500 bidaiari baino gehiago daramatzaten bi ferry, hondartu egin dira gaur Itsaso Baltikoan, Suedia eta Finlandia artean, izotzaren ondorioz, Finlandiako eta Suediako komunikabideek jakitera eman dutenez.Amorella eta Finfellow, bi ferryek, talka egin dute, izotz zatiei iskin egiten saiatu direnean, TT Suediako albiste-agentziak jakinarazi duenez.Egilea: Uxue Castaño


Politika egiten jarraitzen badu espetxera eramango duela iradoki du auzitegiak.Karmelo Landa, ezker abertzaleko kidea libre uztea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionaleko bigarren zigor salak 50.000 euroko bermea jarri dio, astero sinatzera joateko betebeharra, deitzen dioten bakoitzean Auzitegi Nazionalera joatea, aurretik zehaztutako bere etxebizitzan bizitzekoa eta Espainiako lurratik ateratzeko debekua. Orain dela aste bete atera zen espetxetik.Bigarren zigor salak autoan idatzi duenez, pertsona bat epaiketa gabe badaezpadako espetxean edukitzeko, bi baldintza hauetako bat bete behar ...


EUSKARAREN BALIOA

banu 1456131326034 BANU!!! | 2010-02-12 12:27

Legebiltzarrean duten gehiengoaz baliatuz, hizkuntza eskakizunak berraztertzeko eskatu diote Jaurlaritzari. PSOE-k eta PP-k bat egin dute legegintzaldi honetarako sinatu zuten itunaren puntu bat sakontzeko, Eusko Jaurlaritzaren peko administrazioaren euskalduntze prozesua ardatz. Bien artean gai horren inguruko legez besteko proposamena onartu zuten atzo Eusko Legebiltzarrean, eta bertan etorkizuneko lan eskaintza publikoetan euskararen balioa jaisteko eskatu dute. Egilea: Ainhoa Areta


   Jendea Honza eta Eliska hartzak, umeak direla uste du, eta ez da harritzekoa. Familia ausarta batek hartz hauek lau hilabete zituztenean aurkitu zituen. Gehiago pentsatu gabe, hartu eta etxera eraman zituzten. Hartzatxoak, biberoiak lau orduro hartuz hazi dira. Familiakoek oso ondo zaintzen dituzte.Egilea:Uxue Castaño


KOTXEEI BURUZKO BERRIAK

banu 1456131326034 BANU!!! | 2010-02-09 16:38

 New Jerseyko Rutgers Unibertsitateko zientzialari talde batek aparkalekua aurkitzeko gai den autoentzako sentsorea diseinatu du. Horretarako, sentsore ultrasonikoak, GPS hargailuak eta sakelako telefonoa batzen ditu eta aparkatzeko auto-ilarak arintzea du xede. 'Low cost' informazioa eskainiko die sistema horrek gidariei eta, web-mapen edo nabigazio sistemen bidez, aparkalekua aurkituko du. Ikertzaile taldeak hainbat taxilarien autoen ateetan frogatu zuen asmakizuna. Bi hilabetetan bildutako informazioarekin, ultrasoinuen arteko distantzia aparkaleku bihurtzen zuen algoritmoa pre...


Avatar

banu 1456131326034 BANU!!! | 2010-02-02 16:59

Avatar 2009an James Cameron zuzendariak idatzi, ekoiztu eta zuzendutako fikziozko filma da.Filma honetako antzezle nagusiak Sam Worthington, Zoe Saldana, Sigourney Weaver, Stephen Lang eta Michelle Rodrigez dira.Avatar pelikula diru gehien lortu duen filma izan da historian zehar.Lehenengo astean 241 milioi euro lortu bait zituen.Etorkizunari buruzko filma da, hain zuzen ere 2.154.urtean dago oinarrituta.Avatarri buruz kritika oso onak egin dituzte.Egilea: Nerea Aia


Aurreko urteko tasak

banu 1456131326034 BANU!!! | 2010-02-02 16:48

2009an aurreko urtean baino 1.118.600 pertsona gehiago gelditu da langabezian, hau da, % 34,87 gehiago. Horrela guztira 4.326.500 langabetu izan dira eta langabezia tasa  %18,83-koa da.Horrela adierazi  du gaur Estatistikako Institutu Nazionalak (EIN) jakitera eman duen biztanleria aktiboaren inkestako emaitzak.Langabezi tasak bere mailarik handiena lortu du. 1998ko lehen hiruhilekotik lortzen ez den tasa da, izan ere, urte hartan %19,41 ean egon zen.Nire uztez egoera hau oso kezkagarria da eta datuak kontuan hartuta guztiok zerbait egin beharko genuke egoera hau leuntzeko. Egilea...


    Picassoren obra baten gainean erori et zulo handia egin. dio        Koadroaren beheko eskuineko aldean dago zuloa, baina museoko iturriek azaldu dutenez, aste bakar batzuetan konponduta egongo da .   Emakume bat Pablo Picassoren "Aktorea" izeneko koadroaren gainean erori da gaur eta, ondorioz, hamabost zentimetro-ko zuloa egin dio."Aktorea" Picassoren obra garrantzitsuena da, eta New York-eko Metropolitan Museoan dago.   Antza, emakumea ustekabean kuadroaren gainean erori eta zuloa egin dio. Egilea: Uxue Castaño


ALBISTE BITXIA

banu 1456131326034 BANU!!! | 2010-01-29 12:52

Sagu batek banku bateko ganbera korazatua irekitzea lortu du Txinan Sagu batek Txinako banku baten ganbera korazatua irekitzea lortu du, Kanton eskualdean (hegoaldea), atea zabaltzen zuen botoitik nahi gabe pasatu eta atea ireki zuen.Banketxeko langile batzuek atea irekita ikusi zuten goizean eta, beraz, lapurreta egin zietela uste izan zuten.Ondoren, baina, ganberan ez zela dirudik falta egiaztatu zuten, eta segurtasun sistemako harien artean sagu bat atzeman zuten. Gertatutakoak alarma piztu du herrialde hartan, sagu txiki batek kolokan jarri baitu bankuen segurtasuna.Are gehiago, ...